BIDEOA | Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi
GerraBINKE / 2022ko martxoa Gaur 50 ukrainar iritsi dira Bilbondora, gerratik ihesi TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Beraien herrialdetik ihesi, 50 ukrainar goizeko 08:00 pasatxo iritsi dira gaur Bilbondo merkataritza-gunera. Denek dute harrera-etxea hemen, baina ez dira iritsiko diren bakarrak. Horren aurrean, Galdakaoko Udalak, GBGEk eta CEARek etxe hutsak dituztenei dei egin diete, ukrainar errefuxiatuak hartu ditzaten. Erakundeek jakinarazi dutenari kasu eginez gero, martxoaren 10ean iritsi zen Galdakaora gerratik ihesi zetorren lehenengo familia ukrainarra. Hala adierazi zuen Udalak eta horrela kontatu zuen Binkek beheko albistean. Gaur aldiz, martxoak 16, berrogeita hamar ukrainar iritsi dira Bilbondo merkataritza-gunera. Goizeko zortziretan ziren