Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin
Langile borrokaBINKE / 2022ko martxoa Maxameko langileek greban jarraituko dute %53,9aren babesarekin TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Martxoaren 8an lehergaien lantegiko langileek bozketa egin zuten, grebarekin jarraitu ala ez erabakitzeko, eta langileen %53,9 greban jarraitzearen alde agertu zen. Lantegiko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari bidalitako azken barne-dokumentura sarbidea izan du Binkek, langileei egindako azken proposamena ezagutzeko. Maxam lehergaien enpresako langileen gehiengo nagusiak otsailaren 16an hasi zuen greba mugagabea, kirol-kartutxo eta polboraren atala —Outdoor izenez ezaguna— ixteko proposamena egin baitu lantegiko zuzendaritzak. Atzo, martxoak 8, hogeita bat egun egin zituzten lantegira sartu gabe, eta lehenengo bozketa egin zuten: lanera itzuli ala ez.