Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8 TESTUA: Jon Gomez GaraiGRAFIKOAK: Naia Bergaretxe Sarria Gatazka beliko bat gertatuko balitz Espainia eta beste herrialde baten artean, espainiar lurraldearen inbasioarekin, Espainiaren alde borrokatzeko prest egongo zinateke? Espainiar estatuko probintzien emaitzak kaleratu zituen gaur astebete Electomaniak, aurreko galderari erantzunez. Baina zeintzuk dira Galdakaoko emaitzak? Eta zeintzuk Bizkaiko herri guztietakoak? Binkek Galdakaoko eta Bizkaiko herri guztietako datuak batu ditu hemen, grafikoz lagunduta. Ukrainaren inbasioak oinarri asko jarri ditu zalantzan. Errusiak ukrainarren aurkako gerra hasi zuenetik asko izan dira Ukrainako armadara batu diren herritarrak, bere herrialdea defendatzeko asmoz. Askok