ARGAZKIAK | Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei
Greba mugagabeaBINKE / 2022ko otsaila Herritarrek ere elkartasuna adierazi diete Maxameko langileei ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Elkarretaratzea egin da gaur Galdakaon eta herritarrek greba mugagabean dauden Maxameko langileei haien elkartasuna adierazi diete. Gaur, otsailak 19, Dinamitarien plazan kontzentrazioa antolatu dute laugarren egunez greban dauden Maxam enpresako langileek. Tximelarre bidean dagoen Dinamitarien plazan batu dira 12:00etan eta hainbat herritar ere gerturatu da babesa ematera. Hurrengo jardunaldia otsailaren 21ean izango da, astelehena. Asanblada informatiboa antolatu dute egun horretarako. Bertan izan da Aitzol Zamalloa argazkilaria eta hemen batu ditugu zenbait momentu.