Binkeren lehen sei urteetako zenbaki guztiak Torrezabalen daude eskuragai
Komunikazioa eta euskaraBINKE / 2022ko otsaila Binkeren lehen sei urteetako zenbaki guztiak Torrezabaleko liburutegian daude eskuragai TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Binkek 2016ko urtarriletik 2021eko abendura bitarte argitaratutako paperezko edizioaren 66 zenbakiak urteka banatuta liburu bilakatu eta Torrezabal Kultur Etxeko liburutegi nagusian utzi ditu, herritarrek noiznahi eskura izan ditzaten. Zazpigarren urtea betetzen ari da Binke, Galdakaoko eta Usansoloko komunikabidea. Herritar talde batek 2015ean proiektuaren diseinua egin eta 2016ko urtarrilean kaleratu zuen Binkeren lehenengo zenbakia aldizkari formatuan. Gaur, aldizkari batetik harago euskarri anitzeko hedabidea da Binke, eta irakurtzen ari zaren lerro hauek batzen dituen webgunea duzu horren adibide. Baina Binkeren