Gazteentzako orientazio saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak
HezkuntzaBINKE / 2022ko martxoa Gazteentzako orientazio saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Antonio Guillem «Zer izan nahi dut nagusitan?» izenburupean, ikasketa edo lanbide aukeraketa egin behar duten DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zein haien familiei zuzendutako bi orientazio saio antolatu ditu Galdakaoko Udalak martxoan. Zer izan nahi dut nagusitan?» galderari erantzuna emateko baliabideak eskaintzeko intentzioarekin antolatu dituzte orientazio saioak Galdakaon. «Aukera akademiko eta laboralak» aztertzeko saio hauetan, gaur egun existitzen diren aukera ezberdinak aurkeztuko dira, hala nola, unibertsitatea, lanbide-heziketa, modalitate ezberdinak, etab. Gainera, merkatuan dagoen lan eskaintza ere aztertuko dute parte-hartzaileekin. Helburua,