Jon Crespo galdakoztarrak espetxera itzuli beharko du
Euskal gatazkaBINKE / 2022ko otsaila Jon Crespo galdakoztarrak espetxera itzuli beharko du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Senideen artxibotik Euskal Herriko bigarren presoa da Jon Crespo, hirugarren graduan egotetik bigarrenera itzularazten dutena. Ondorioz, espetxera itzuli beharko du Espainiako Auzitegi Gorenak erabakita eta fiskaltzak jarritako helegiteari arrazoi emanez. Graduz aldatu diote Jon Crespo galdakoztarrari. Hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute, Etxeratek jakinarazi duenez. Euskal presoen eta hauen senideen eskubideen aldeko elkarteak adierazi du erabakia Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu duela, fiskaltzak hirugarren graduari jarritako helegite baten ondorioz. Crespo 2002tik dago espetxean eta Valdemoro, Topas, Murtzia eta Duesoko kartzeletan egon ostean 2021eko irailean Basauriko espetxera