Beñat Armentia eta Iñigo Larrea: «Asko gozatu genuen sortzaile berriak ezagutzen»
Beñat Armentia eta Iñigo Larrea, Koarentena Artistikoko sortzaileakBINKE / 2020ko maiatza «Asko gozatu genuen sortzaile berriak ezagutzen» TESTUA ETA ARGAZKIA: Binke Konfinamenduan hasi eta berehala sortu zen ekimen ederra gure herrietan, etxeko orduak arintzeko asmoz: Koarentena Artistikoa, Galdakaoko, Usansoloko eta inguruko artistak batu zituen «jaialdia». Binkeren kolaboratzaile dira Iñigo Larrea eta Beñat Armentia, eta konfinamendua arintzeko, itxialdiaren lehenengo 25 egunetan Koarentena Artistikoa antolatu zuten Binkeren bitartez. Horren inguruan aritu gara eurekin. Nondik etorri zitzaizuen ekimena sortzearen ideia? Espainiar estatuan zein Euskal Herriko hainbat txokotan halakoak egiten zeudela ikusi bezain pronto, iruditu zitzaigun herri mailan egiteko aukera egon bazegoela, eta buelta