Erreportajeak 

Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

2019-06-21
Ikasturte amaieraBINKE / 2019ko ekaina Ikasleak estutzen dituen etorkizuna TESTUAK: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Uda usaina darie gure ikastetxeetako korridoreei. Hala ere, ikasturte hau amaitzeak etapa berri baten hasiera ekarriko die ikasle askori, eta horrekin batera, erabakiak hartu beharra,, zalantzak, beldurrak… Baina, zelan egin aurre egoera honi? Prest ikusten al dute euren burua ikasleek? Ikasketetan murgiltzen garen momentutik hasten gara norbere bidea eraikitzen, inkontzienteki bada ere, artezean pausotxoak emanez. Txikitan konturatu gabe egiten duguna, ordea, ekintza kontziente bilakatzen da urteen poderioz, eta hasierako bide zuzen hori norabide bikoitz, hirukoitz edo auskalo zenbat noranzko posibleko bide bihurtzen da. Horietako zein

Begiradak

2019-04-19
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko apirila Begiradak TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Gerrea hur egoan, ate joka, eta 1936ko bagilaren 15ean sartu zan bete-betean gure herrira. Francoren tropak harro eta pozarren egozan, Galdakao lorpen handia zan, eta Bilbo hantxe bertan egoan. Askorentzat euren bizitzako egunik gordinenak hasteko egozan. Nazionalak herrian sartu ziranean hasi zan errepresinoa, atxiloketak, jazarpena… Inuntziaga txaleta behin-behineko kartzela bihurtu eben. Gaur egungo Iturrondo plazea eta Juan Bautista Uriarte kalearen artean egoan Inuntziaga. Hara eroan ebezan atxilotuak, ostean sailkatu eta kartzeletara eroateko; batzuk epaiketa izango eben, eta beste batzuk zuzenean fusilatu ebezan. Ia ez

Apustuak: jokoa ala epidemia bat?

2019-04-19
Apustu-etxeakBINKE / 2019ko apirila Apustuak: jokoa ala epidemia bat? TESTUA: Ixone Muñiz Arana Gizakiok entretenimendu iturriak behar izaten ditugu egunerokotasuneko lan, ikasketa edota arazoetatik une batez bada ere aldentzeko, eta asko izan daitezke horretarako bideak. Azkenaldian, ordea, gizartean indarrez sartu den entretenimendura bideratutako «moda» batek polemika handia sortu du. Apustuak egiteaz ari gara, eta honezkero, asko dira apustuen joko horrek sor ditzakeen adizio eta kalteez serioski arduratzen hasiak direnak. Aski ezagunak dira orain hiru hamarkada heroinak herritar askoren bizitzetan eragin zituen hondamendi konponezinak. Ezer gutxi zekien gizarteak droga honen inguruan, baina gazte generazio baten zainetan barrura arte sartzea lortu eta

Egin planto, eta kalera salto!

2019-02-15
Martxoak 8BINKE / 2019ko otsaila Egin planto, eta kaleetara salto! TESTUAK ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Gertakizun historikoa izan zen iazko martxoaren 8an bizitakoa: mendez mende inposatutako jazarpenak irauli eta euren eskubideengatik irmo borrokatzeko prest zeuden emakumez bete ziren kaleak. Historia berridazten jarraitu behar da oraindik, eta horregatik, aurten ere planto egiteko deialdia zabaldu da. Greba honen eta kontu gehiagoren inguruan solasean ibili gara Galdakao eta Usansoloko talde feminista eta emakume talde gehienetako kideekin. Etengabeko borroka batean bizi izan dira emakumeak historian zehar, inoiz zalantzan jarri beharko ez liratekeen eskubideak aldarrikatzen, bidegabekeriei erantzun ausartak ematen, baimenik gabe ostu dieten lekua

Arrain handiak txikia jaten duenean

2019-01-18
Saltoki txikien lehiaBINKE / 2019ko urtarrila Arrain handiak txikia jaten duenean TESTUA: Ixone Muñiz Arana Aspaldi ez dela berri gizarte kontsumista eta lehiakor batean bizi garela: zenbat eta gehiago izan, hobe, eta daukagun hori zenbat eta errazago lortu, askoz hobeto. Hori da saltzen digutena, eta hori guk, itsuki, erosten duguna. Nahiz eta kontsumitzaileok kate arriskutsu honetan asko dugun galtzeko, merkatuko sektore babesgabetuenetako bat izaten da kaltetuen irteten dena; komertzio txikia, alegia. Urteek aurrera egin ahala, gure ohiturak aldatuz doaz, eta gizarteak egotzitako kanonetara moldatzen gara, dela garai berrietara egokitzeko nahiagatik, dela aldaketa horiek dakarkiguten erosotasungatik. Aldakuntza nabarmen horietako bat da,

Mihi bako arrana, ugerrak jan

2018-12-21
Asier Bidart eta Manu Etxebarria, euskaltzainakBINKE / 2018ko abendua Mihi bako arrana ugerrak jan TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Binke Amaitzear dagoen urtea zinez esanguratsua izan da bizirik dirauen Europako hizkuntzarik zaharrena izan daitekeen gure euskararentzat: Euskaltzaindiaren mendeurrena, Euskara Batuaren berrogeita hamar urteak eta orain arte Euskal Herri mailan egin den hizkuntza-ariketa sozialik handiena. Urte borobila. Nahikoa arrazoi izan dira hurbilen ditugun euskaltzain urgazleetako bi batu eta eurekin solasaldi atsegina izateko. Urtemugak bizirik jarraitzen dugun seinale izaten dira eta, zorionez, euskara ez dabil txiro horretan. Berri pozgarria da oso, eta are gehiago normalizazioaren bidean jarraitzen duen hizkuntza dela jakinda. Halere, ezin

Eta faxistak Galdakaon sartu ziran

2018-07-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2018ko uztaila Eta faxistak Galdakaon sartu ziran TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa VIZCAYA – Calle principal de Galdácano tomada por las fuerzas nacionales. 16-6-37 Besterik ez dino Espainiako Biblioteka Nazionalean gordetako argazki honen atzeko aldeko oharrak. Beste hamaikatxu erretratu dagoz, okupazinoaren osteko egunetakoak danak. Argazkia atara baino egun bat lehenago jausi zan Galdakao, bagilaren 15ean. Udabarri gogor eta krudela izan zan 1937koa. Faxistak Bilbotik gero eta hurrago egozan, eta ha zan okupau bako azkenengo uriburu euskalduna. Bagilaren 13an, Larrabetzu ingurutik sartu ziran Francoren tropak. Egun bi ibili ziran inguruak bonbardetan; 70 bat

Ortua duen herria ez da gosez hilko

2018-07-20
Galdakaoko ortu ekologiko munizipalakBINKE / 2018ko uztaila «Ortua duen herria ez da gosez hilko» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Titularreko aipua aspaldi ikusi zuen galdakoztarren batek Soraluzeko horma batean, eta geroztik Galdakaoko Ortuondo proiektuaren goiburua ere izan da. Arrazoia izan ala ez, gero eta joera nabarmenagoa dago ortuetan lan egitera, baita inoiz orturik izan ez duenak ere. Galdakaon gertatzen ari da. Eta horrek badu bere zergatia. Txikitatik esan izan digute, gure gogoaren kontra sarri —adinaren kontua omen—, fruta eta barazkiak derrigor jan behar ditugula. Onak direla. Osasuntsuak. Natural-naturalak. Eta gure gurasoak ez ziren arrazoi faltan ibili. Ordea, egunero jaten

Usansoloko Orfeoia, desagertzeko zorian

2018-03-16
Belaunaldi berrien faltanBINKE / 2018ko martxoa Usansoloko Orfeoia, desagertzeko zorian TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Belaunaldien arteko aldaketa barik daramatza ia 34 urte Usansoloko Orfeoiak. Herria orfeoi barik geldituko denaren beldurrez, gazteei dei egin gura diete, «kantatzeko edozein estilo dala be, orfeoira hurreratu daitezan». Abestea izugarri gustatzen zitzaion lagun talde bat sarri ibiltzen zen Usansoloko tabernetatik kantuan, 1984. urtean «kaleko afizio horri buelta bat emon eta talde ofiziala sortzeko asmoz alkartu ginan arte». Horrela kontatu diote Binkeri Marisa Gonzalez Usansoloko Orfeoiko presidenteak eta Agustin Aizpuru idazkariak. Taldea sortzeko ideiak aurrera egin zuenez, elkartzen hasi ziren urte berean abesbatza sortzeko

Zaharrak berri, oraindik erakargarri

2017-10-20
Dendarik zaharrenakBINKE / 2017ko urria Zaharrak berri, oraindik erakargarri TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Jabi Rojo Ez dira hainbeste urte igaro antzinako baserri asko egungo eraikin berriztatuek ordezkatu dituztenetik, edota saltoki handi eta berriek betiko dendatxo umilen lekua hartu dutenetik. Halere, herri askotan badago bizirauteko nahiari eutsi eta oraindik ere zahartasunaren kutsua eta xarma darion txokorik. Galdakoztar eta usansolotarrek ez dute aparteko arazorik haien eguneroko beharrak aseko dituzten dendak aurkitzeko. Doazen bazterrera doazela, bertan topatuko dute supermerkatu, gozoki denda, taberna edota ile-apaindegiren bat, eskaintza zabala euren eskura. Baina bada urteek aurrera egin ahala, herri txikietan aurkitzea gero eta zailagoa den saltoki
1 12 13 14

situs togel

situs toto