Erreportajeak 

Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin

2021-07-16
TransexualitateaBINKE / 2021eko uztaila Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Protagonistek bidalitakoak Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan sortu zuen Espainiako Gobernuak Trans Lege berria. Lege honekin herritarrek ez dute beren burua gaixotzat jo beharko Nortasun Agirian islatzen den legezko sexua aldatzeko. LGTBIQ+ komunitatean aldeko iritziak azaleratu badira ere, baditu lege honek hobetu beharrekoak ere. Eta horren inguruan aritzeko, zer hoberik trans kolektiboko hiru galdakoztarrekin eta beraien familiekin berba egitea baino. Espainiako Gobernuaren Berdintasun ministroa den Irene Monterok, eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren oroipenez, trans lege berria ezagutarazi zuen ekainaren 28an. Lege hau trans pertsonen «berdintasun erreala, eraginkorra eta

Zer da TicketBAI sistema?

2021-07-16
Ekonomia eta OgasunaBINKE / 2021eko uztaila Zer da TicketBAI sistema? TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Orain arte fakturak paperean edo PDF fitxategi independenteetan egin eta batzen badira ere, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera zebitzuak eskaintzen dituzten enpresa guzti-guztiek TicketBAI sistema berria erabili beharko dute. Hemen argitu ditugu zalantzak! Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren fruitu da «TicketBAI». Izena hala ezarri badiote ere, «TBAI» izango da behin proiektua abian jarrita izango duen behin betiko izena. Laburrean azalduz, proiektu berri honen bitartez betebehar legal eta tekniko batzuk ezarri nahi dituzte, hala, pertsona fisiko eta juridiko orok, jarduera

Obusak Galdakaoko zeru ganean

2021-07-16
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko uztaila Obusak Galdakaoko zeru ganean TESTUA: Galdakao Gogora elkarteaARGAZKIA: «Estampas de la guerra» liburutik Joan dan hilean, bagilaren 15ean, 84 urte tropa frankistak Galdakaon sartu zirana. Martiaren 23an, gogoratuko dozuenez hainbat komunikabidetan horren barri emon zanez, eztanda egin bako obusa topatu eben Mercadilloko zubiaren inguruan, eta handik hilabete batera, beste bat, Ganguren mendiaren tontorretik hur. Beste behin be, argi ikusi geinke nazionalen okupazinoa, hain zuzen be, Nafarroako 1. Brigadak, García Valiño teniente koronelaren agindupean egindakoa, ez zala bape baketsua izan.  Estatu kolpearen aldeko El Diario Vasco egunkariak horrela argitaratu eban 1937ko bagilaren 16an: «Fuerzas

Ezohiko udaberri bat berriro, ez

2021-06-18
Gerra Zibila gureanBINKE / 2021eko ekaina Ezohiko udaberri bat berriro, ez TESTUA: Beñat Armentia eta Ander AperribaiARGAZKIAK: Galdakao Gogoraren eta Udalaren artxibotik Joan den maiatzean 84 urte bete ziren hegazkin alemaniarrek Francoren aginduz Galdakao bonbardatu zutenetik. Ezaguna da pasarte odoltsu honek hainbat hildako utzi zituela herrian, baina nahitaezkoa da era berean gertakari hura bere osotasunean ulertzea. Bada, idatzi honetan, garai hartako testuingurua eta gertatutakoa azaltzeaz gain, horren harira Galdakaoko Udalak egindako lanketa zein izan den azaldu gura du Binkek. Uztaila, 1936. Gerra Zibilak eztanda egin eta tropa frankistek Euskal Herria okupatzeari ekin zioten. Altxamenduaren lehenengo egunetan Nafarroa eta Arabaren zatirik

Egurbideen garrantzia gurean

2021-06-18
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2021eko ekaina Egurbideen garrantzia gurean TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Herri-lurren inguruan idatzi neban aurreko batean, eta oraingoan egurbideen inguruan berba egitera nator Binkeren bidez. Aurrekoan be esandako moduan —binke.eus webguneko erreportajeen atalean irakurgai dagoz nik argitaratutako atal guztiak—, Galdakaoren sostengu-ekonomiko nagusia bere mendi zuhaizti komunak ziran; herri-lur eta egurbideen artean banatutakoak. Herri-lurrak herriaren beharrizanak asetzeko baliatzen ziran —aurreko kolaborazioan esan legez— eta egurbideak auzokideen etxeen beharrak asetzeko. Egurbideak —«suegurra», «egurças», «usa» edo «uesa» izenez be deitutakoak—, altuerako herri-lurren magaletan egoten ziran eta gorde egiten ziran sueteetako sugarri lez edo etxeetako obretarako. Estanislao J.

Inguruarekiko etxe arduratsuak ere badira gurean

2021-05-21
Passive House kontzeptuaBINKE / 2021eko maiatza Inguruarekiko etxe arduratsuak ere badira gurean TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Bizi garen lurra dugu bizitoki. Eta gure bizitokia zaintzeko kontzientzia ekologista behar da ezinbestean. Baina berbaren zentzurik estuenera bagoaz, ba al dugu kontzientzia ekologista eta arduratsurik bizi garen tokian? Norberaren etxebizitzaz ari gara. Bertan igarotzen ditugu ordu asko, eta bertan sortzen dugun aztarna ekologikoa handia da. Horren aurrean, Passive House etxe-ereduak sortu dira, eta gurean badira horrelako bi. Azken urteetan ingurumenak duen garrantziaz asko hausnartu da gure gizartean. Geroz eta argiago daukagu ingurumen zainketa txar batek ekar ditzakeen galerak zeintzuk izan

Apustu eroenetik 25 urte

2021-03-22
Galdakao-Cadiz motorreanBINKE / 2021eko martxoa Apustu eroenetik 25 urte TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Galdakaok inoiz bizi izan duen apustu ezagunena gauzatu zuen Gorka Galarzak orain 25 urteko inauterietan, Zamakoatik Cadizera eskelak jartzeko motorrarekin joanda. Urteurren horren bueltan batu ditu Binkek abentura hartan inplikatutako herrikideak, datozen orrialdeetan batutakoak gogoratzeko eta baita aldizkariak berreskuratutako bideo bat erakusteko ere. Galdakaok azken urteetan bizi izan duen apusturik ezagunena antolatu zenetik 25 urte pasa dira. Gorka Galarza galdakoztarrak 1996ko inauterietan bost herrikiderekin apustu egin zuen: 48 ordu baino gutxiagotan, baietz Galdakaotik Cadizera iritsi, eskelak jartzeko erabiltzen zuen 49 zentimetro kubikoko motorrarekin. Esan

Onlyfans, zentsura bako sare sozial berria

2021-02-19
HipersexualitateaBINKE / 2021eko otsaila Onlyfans, zentsura bako sare sozial berria TESTUA: ErredakzioaARGAZKIAK: Copyleft Azken hilabetetan bereziki gazte askoren ahotan dagoen plataforma digitala da Onlyfans. Modu laburrean azalduz, inongo zentsurarik gabe norberaren argazki edo bideo erotikoak sarera igo, eta trukean dirua jasotzea da honen funtsa. Gertutik ezagutu dugu fenomeno berria, hiru erabiltzaile galdakoztar elkarrizketatuta eta feministen iritzia jasota. Gazteen artean batez ere zeresan handia izan duen gaia bilakatu da Onlyfans sare sozial berria. Bakoitzean bere oihartzuna handiagoa egin, eta konfinamendutik hasi eta gaur arte erabiltzaileak biderkatuz izugarri hazi den euskarri digitala bilakatu da. Askori arrotza egingo bazaie ere, inongo zentsurarik gabe

Eskolea kuartel bilakatu zanean

2021-02-19
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko otsaila Eskolea kuartel bilakatu zanean TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Kurtzeko eskola, inauguratu barri Kurtzeko eskolek, edo Gandasegikoek, historia bitxia daukie, eta tartean ustebako bat. 1912an inaugurau eben eskolea, eta handik urte batzutara, 1927ko abuztuan berrizendatu zan. Remigio Gandasegiren abizena hartu eban, Valladoliden artzapezpiku zan galdakoztarraren omenez, hain zuzen be. Baina aldaketarik handiena, zalantza barik, hamar urtera etorri zan, eskolak kuartel bihurtu ziranean, eta militarrez bete ziranean ordura arte umeek erabilitako ikasgelak. Gerra sasoian eraikin asko berrerabili ziran, gure eskolakaz egin zan lez. Izan be, Gandasegi EAE-ANV —Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca— alderdiko ANV 4

Somera ez da beti gazteena izan

2021-01-22
Zamakoaren giroaBINKE / 2021eko urtarrila Somera ez da beti gazteena izan TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Mireia Gezuragaren laguntzaz jasotakoak Galdakaoko Gipuzkoa kalea —Somera izenez ezaguna— ez da beti gazteentzako modako gune izan. Orain 30 urte arte adinekoen tabernak baino ez zeuden bertan, eta gazteak beste inguru batean ibiltzen ziren herrigunean parrandan: Zamakoa kalean. Pub eta gaueko tabernaz beteta zegoen Zamakoa, jai propioak zituen eta kalea itxi egiten zen maiz, jende pilaketengatik. Erreportaje honek garai ez hain urruti horiek gogoratu gura ditu sei lagunekin batera. Gazte askok Somerako giroa betidanik existitu izan dela pentsatu arren, hori ez da beti horrela izan.

Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»?

2021-01-22
Aldekoa KapitainaBINKE / 2021eko urtarrila Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»? TESTUA: Beñat Armentia eta Julen UrrutxurtuARGAZKIA: Espainiako Aire Armada Asko dira Tximelarre edo Tximiolarra Goikoari «Kapi» deitzen diotenak. Bertako jaiak ere Kapiko jaiak dira. Baina, nondik dator izen hori? «Capitán Aldecoa» izenetik. Hala zuen izena lehen Galdakaoko auzo honek, eta erreportaje honetan Aldekoa kapitaina nor zen deskubritu dugu. Askotan garrantzirik eman ez eta jaramonik egiten ez den arren, Galdakaon eta Usansolon aurki daitekeen kale eta auzo orok badu bere izenaren ondotik honen zergati bat. Batzuetan gertakari konkretu baten edota pasarte zehatz baten oroigarri, besteetan aldiz itzal handiko norbaiti gorazarre, edota

Rapa, doinu berrien xerkan

2020-11-20
Rapero galdakoztarrakBINKE / 2020ko azaroa Rapa, doinu berrien xerkan TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Azken urte hauetan indarra hartu duen musika generoa da rapa. Datu bat ematearren: dozena bat dira dagoeneko Galdakaon musika mota honen baitan dabiltzan gazteak. Hau gertutik jasotzeko, rapean diharduten lau galdakoztarrekin batu, genero honen ezaugarriak ezagutu eta rapak ondotik dakartzan hainbat gai ekarri dira lerroarte honetara. Musikarekin lotura estua duen herria da Galdakao. Denboraren makina hartu eta atzera eginez gero, hor dugu Maximo Moreno. Bera izan zen askoren ustez gure herriko musikagintzaren aitzindari, gazte zela Zaletasuna koroa sortzearekin batera, Dinamitaren bandako oboe jolea zen,

situs togel

situs toto