
Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia aldatzeko lanen ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bihar, ekainak 10, Torrezabal Kultur Etxeko estalkia aldatzeko lanak egingo dituzte eta honen ondorioz Euskadi kaleko trafikoa itxita egongo da 09:00etatik 17:00etara.
Torrezabal Kultur Etxeko teilatuko plakak zahartuta daude eta askatzen hasi dira eta honen ondorioz, Galdakaoko Udalak «esku hartze horri ekingo dio, inguru horretako segurtasuna areagotzeko».
Estalkia aldatzeko lanak bihar, ekainak 10, egingo dira eta hauek egiteko beharrezkoa izango da Euskadi kaleko trafikoa moztea, 09:00etatik 17:00etara. Gainera, materiala deskargatzeko gunea jarriko da Torrezabalen atzealdean, paraleloan, eta, beraz, ezingo da autorik aparkatuta egon lanak hasteko datarako. Hau da, ibilgailuak astearteko 09:00etarako kenduta egon beharko dira.
Aparkaleku pribatuei dagokienez, Euskadi kaleko 10. zenbakiko garajeko ibilgailuak Lapurdi kaletik irten ahalko dira lanek dirauten bitartean. Inguruko gainerako garajeetarako sarrera eta irteera baimenduta egongo dira.