Hego Uribeko Berbalagunek Aiako Satotxa Sagardotegira irteera antolatu dute apirilaren 25erako, eta aurretik Getaria bisitatuko dute. Hitzorduan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Urtero egin ohi duten moduan, Hego Uribeko Berbalagunek sagardotegi batera irteera antolatuko dute aurten. Kasu honetan apirilaren 25ean izango da, eta Aiako Satxota Sagardotegira joango dira.
Bazkariaren aurretik Getaria bisitatuko dute gida baten eskutik, eta horrek «herri polit horren historia azalduko du».
Txangorako izen-ematea zabalik dago honezkero hegouribe@aek.eus helbidera idatziz eta 60 eurokoa da. Autobusa 09:40ean irtengo da Galdakaotik, Ardanza parketik eta buelta 21:30ean izango da, Oriotik.




