Iturrondo, Paopa, Lapurdi eta Berezikoetxeko udal garajeetan aparkalekuak esleitzeko zozketa publikoa egin zuen atzo Galdakaoko Udalak, Torrezabal Kultur Etxean. Zozketaren behin behineko emaitzak bihar, apirilak 16, argitaratuko dira.
Galdakaoko Udalak udal aparkalekuak esleitzeko prozesua hasi zuen otsailean eta behin eskaerak egiteko epea amaituta, atzo egin zuen zozketa, Torrezabal Kultur Etxean antolatutako ekitaldi publikoan.
Zozketak 1.217 eskaera erregistratu dituen prozesuari amaiera eman dio. Eskaera horietatik 1.013 alokairu erregimenari dagozkio, eta 204 erabilera lagapenari.
Herritar ugari bertaratu ziren ekitaldira, baita zozketan aktiboki parte hartu ere, izan ere, horietatik hamarrek txartelak atera zituzten. Zozketan ateratako zenbakiek eta hurrengoek izango dute aparkalekua eskuratzeko aukera. Hurrengoak dira zozketan ateratako zenbakiak:
ALOKAIRUA
1- Iturrondo:
19 aparkaleku daude banatzeko, eta beste 3 mugikortasun urriko pertsonentzat. Ateratako zenbakiak honako hauek dira:
· Egoiliarrak: 109 zenbakia
· Mugikortasun urriko pertsonak: 3
2- Paopa:
42 aparkaleku daude banatzeko, bi mugikortasun urrikoentzat. Ateratako zenbakiak honako hauek dira:
· Egoiliarrak: 181
· Mugikortasun urriko pertsonak: ez dago eskaerarik
3- Lapurdi:
31 aparkaleku daude banatzeko, bat mugikortasun urrikoentzat. Ateratako zenbakiak honako hauek dira:
· Egoiliarrak: 204
· Mugikortasun urriko pertsonak: 6
4- Berezikoetxe:
10 aparkaleku daude banatzeko. Ateratako zenbakia honako hau da:
· Egoiliarrak: 131
ERABILERA LAGAPENA
1- Iturrondo:
11 aparkaleku daude banatzeko. Ateratako zenbakia honako hau da:
· Egoiliarrak: 44
2- Paopa:
86 aparkaleku daude banatzeko, bat mugikortasun urrikoentzat. Ateratako zenbakia honako hau da:
· Egoiliarrak: eskaera eskaintza baino txikiagoa izan denez (18 eskaera 86 plazatarako), soberan geratzen diren plazak alokairu erregimeneko itxaron zerrendan dagokien pertsonei eskainiko zaizkie. 18 zenbakia atera da eta zozketa plaza zenbakia esleitzeko bakarrik da.
· Mugikortasun urriko pertsonak: eskaera bat egon da plaza baterako, beraz zuzenean esleitu da
3- Lapurdi:
48 aparkaleku daude banatzeko, bi mugikortasun urrikoentzat. Ateratako zenbakia honako hau da:
· Egoiliarrak: 4
· Mugikortasun urriko pertsonak: eskaera bat egon da 2 plazatarako, beraz lehiaketara ateratakoa zuzenean esleitu da
4- Berezikoetxe:
5 aparkaleku daude banatzeko, bat mugikortasun urrikoentzat.
· Egoiliarrak: 4
· Mugikortasun urriko pertsonak: eskaera bakarra egon da plaza baterako, beraz zuzenean esleitu da
Zozketaren behin behineko emaitza zehatzak bihar, apirilak 16, argitaratuko dira udal iragarki taulan, eta bertan adieraziko da jarraitu beharreko prozedura.
Alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea emango da, eta, hori pasata, aparkaleku plaza eskuratzeko aukera duten pertsonek ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu behar dute udal zerbitzuek. Behin egiaztatuta, dagokion ordainketa egin eta kontratua sinatu ondoren, esleitutako plaza erabiltzen hasi ahal izango dira.
Prozesu honekin, Galdakaoko Udalak udal aparkalekuen kudeaketa «eraginkor, garden eta bidezkoarekiko konpromisoa indartzen du, dagoen eskariari erantzunez eta epe labur zein luzean herritarrek aparkalekua izatea erraztuz».




