Lau emakume galdakoztarrek Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuituko sariak jaso dituzte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Triathlon Galdakao
Federazioak 2022ko Bizkaiko triatloi eta duatloi zirkuituko irabazleen sariak banatu zituen pasa den astean eta lau emakume galdakoztar izan ziren sarituen artean. Maite Hidalgok, Naroa Uriartek eta Ainhoa Alvarezek lehen, bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte duatloi modalitatean eta Ane Gurtubai onena izan da triatloi 23 urteko azpiko kategorian.
Bizkaiko Triatloi Federazioak denboraldian zehar emaitza onenak lortu dituzten kirolarien artean sariak banatzen ditu urtero. Aurreko urtean lau emakume galdakoztar izan ziren Bizkaiko triatloi eta duatloi zirkuituko azkarrenen artean eta sariak jaso zituzten pasa den astean ospatu zen ekitaldian.
Galdakaoko Mozoilo taldeko partaideak dira hirurak eta kategoria eta modalitate ezberdinetan lehiatzen dute. Maite Hidalgo Bizkaiko azkarrena izan da duatloi maila absolutuan, Naroa Uriarte bigarrena izan da eta Ainhoa Alvarezek hirugarren postua lortu du zirkuitu horretan. Azken honek Athleticen jokatu zuen eta futbola utzi zuen 2020an, Binkeri aitortutako moduan, «unea heldu dela erabaki dudalako».
Ane Gurtubai gazteak aldiz, lehen postua lortu du triatloi 23 urteko azpiko kategorian eta bigarrena izan da maila absolutuan.
Galdakaoko Mozoilo taldetik adierazi dutenez, Bizkaiko Triatloi Federazioak aitortutako lorpen hauek «urte osoan egindako esfortzuaren emaitza» dira.