Ohiko kolaboratzaileak 

«Biolentzia linguistikoaz», Jose Inazio Basterretxea

2022-03-22
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2022ko martxoa Biolentzia linguistikoaz Berunezko diru-txanpon faltsua baino guzurrezkoagoa da euskera gatxa dalako epai hori, Laudioko Udalaren kontra magistratu batek plazaratu, eta otsailean jakitera emon izan dana. Edozeinen esku itxi dau epaileak lehertu ahal izatea administrazio publikoagaz inork daukan lan-hitzarmenaren izpiritua, eta berebat birrindu ahal izatea funtzionario publikoaren lanari dagokion zereginetako bat, zeina dan edozein herritarregaz —baita euskaldunagaz be— hartuemon ahalik eta zuzenena ahalbidetzearen betekizuna. Epaia entzunda, burura etorri jat pasadizo bat, oso zaharra ez dana: Kataluniako supermerkatu batean bezero bat oldartu jakon behin kutxako langileari katalanaren erabilera zala-eta, esanez produktu baten etiketa katalan hutsean

«Erantzunaren ardura», Gotzon Barandiaran

2022-02-21
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2022ko otsaila Erantzunaren ardura Euskararen langile autonomook sortu dugun Lanartea intersindikal berriaren bilera batera gindoazen lagun musikaria eta biok. Halako batean, urtea hasi denetik milaka euskal herritar kalera aterarazi dituzten mobilizazioak hartu genituen berbagai. Kalera atera gara, besteak beste, pentsio duinen alde, osasungintza eta hezkuntza publikoaren alde, Covid-19 pasaportearen aurka, burgesiaren diktaduraren kontra, Espainian onartu duten lan-erreformaren aurka. Milaka. Laguna kexu zen, ostera, urtea hasiz geroztik euskararen eta ondorioz euskal hiztunon eskubideon aurkako horrenbeste eraso gertatu arren, ehundaka baino ez garela izan kalean asaldatu garenak. Estatu Frantziarrak Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako irakasleak zigortu ditu brebeta

«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

2022-02-21
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2022ko otsaila Txinatik dator tearen kondaira Gustuko duzu tea, Binkekide? Txinako kondaira duzu ondorengoa.  Antzina, Hodei Zuri printzesa bizi zen Txinan. Luzaro egoten zen Hodei Zuri enperadorearen lorategian paseatzen, eta gogoko zuen loto-loreen eta te-zuhaixken artean ibiltzea. Udako egun batean, Hodei Zuri lorategi ederrean zihoala, konturatu gabe, haizemailea putzura erori eta ur-azalean gelditu zitzaion. Haizemailea hartzeko makurtu zenean, bere irudia ikusi zuen, putzuko ur garbietan, islaturik. Eta bere islaren alboan, bizar zuridun agure baten irudia ere ikusi zuen. — Putzuko jeinua naiz—, esan zion agureak. Hodei Zuri, guztiz lotsaturik eta izuturik, korrika urrundu zen putzutik, haizemailea

«Bidea mimoz eta puntu duinez jostea», Nerea Urgoiti

2022-01-24
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2022ko urtarrila Bidea mimoz eta puntu duinez jostea Hor daude gaur ere neguko eguzki izpien epeletan goxo-goxo. Heldu da lehenengoa tipi-tapa takataka bultzatuz. Bigarrena han dator astiro-astiro esku batean muleta eta bestean katxaba dakartzala, asimetriko bezain elegante. Eta apurka-apurka euren txokoa betetzen joan da, takatakak nonahi, muletak zeinahi. Badator zazpigarrena ere, berandu eta bizi-bizi, parkera sarrerako kurba zuzen hartuz, abiadura mugak gaindituz. Gidariak, egunotan bilobatzat bataiatu duzunak, erlojua begiratu, musu eman eta «ordubete barru nator» esan omen dio. Imajinatu duzu ordubete horretan zenbat gauza egin behar dituen, zenbat errekadu eta buruhauste.  Kostata heldu dira izkina hontara

«Paper usaina», Joanes Urkixo

2022-01-24
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2022ko urtarrila Paper usaina Urte hasiera orotan, Erregen inguruan, haurtzaroko oroitzapenak etortzen zaizkit gogora, nahi eta nahi ez. Erregenetako nire argazkian, Meccano, metraileta, indiar, bakero eta halako sortaren erdian, tronuan, liburuak daude. Argazki bizia gainera, zirrara batekin baitator —liburuok hartzera nindoan uneko esku dardara hura— eta usainarekin ere bai, paper usainarekin, alegia. Munduan asko legez, liburu zaleak apalategiak betetzen ditu eta, halakoan, lekurik gabe geratzen da. Nire kasuan, liburu elektronikoa arazoa konpontzera etorri zen. 2008an iragarri zuten hamar urteren buruan digitala erabat nagusituko zela paperezkoa neurri nimiñotara baztertuz. Eta aurreneko urteetan hala izan zen, baina 2015ean

«Gure azkena ote dator zerutik?», Estibaliz Apellaniz

2021-12-20
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko abendua Gure azkena ote dator zerutik? Gaueko leihoa ireki eta zerua oskarbi, izarrez beterik: aurrean, ilargi bete gezurtia; albo batera artizarra, maitetasunari keinuka… eta han, ortzi-muga sakonean, asteroide maltzur bat mehatxuka. Ala neure begitazinoa izan ote da, ba? Azkenik gabeko espazioa beti izan dut amets-iturri; baina orain amesgaizto izan litekela esaten dute egunkariek. NASAk DART izeneko espazio-ontzi bat bidali du espaziora, DIMORPHOS asteroidea bere izar-bidetik atera eta Lur planetaren aurka talka egiteko arriskutik aldentzeko. Gure buru gainera omen datorren izar-beltz horrek 60 metroko diametroa dauka. Baina zer egingo digu, ba, kili-kili baino gehiago! Egia esan,

«Urgoitiko erailketa», Aitzol Altuna

2021-12-20
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko abendua Urgoitiko erailketa Fernán Pérez de Ayalak 1376an idatzi zuen, azken Abendañotarra gasteiztarrengandik ihes irten zenean, bere osaba zen Galdakanoko Sanchoren semeak artatu zuela XII. mendearen amaieran, Nafarroako lur hauek konkistatuak izan aurretik. Hurrengo mendean, Abendañotarren leinua oso indartsua bihurtu zen, eta Urgoitiko dorrean bizi ziren, baina Igorreko Urkizu dorrera aldatu ziren bizitzera. Handik, Bizkaiko ganboatarren Ahaide Nagusiak bihurtu ziren, Nafarroaren aldeko familien buru. XIV. mendean, Abendañotarren leinuaren buruak Juan zuen izena, Urkizutik, besteak beste, Arratia osoa bere menpe zuelarik. Bere lehengusu bat, Pedro, Aramaioko VI. jauna zen, XII. mendean Nafarroako erregeak sortutako tenentzia edo

«Alboan duzun hori», Julen Gabiria

2021-11-26
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko azaroa Alboan duzun hori Amaitzear den urte honek utzi dizkigun albisteen artean, bada bat herri gisa izugarri —edo beldurgarri, gauza bera baita— ondo erretratatzen gaituena: apirilean bueltatu da bere jaioterrira Joseba Sarrionandia, bizialdi oso baten ostean. Iurretako gazte batek 22 urterekin zapaldu zuen herria azken aldiz, eta 63 urteko gizon bat itzuli da, orduko hura ez den beste pertsona bat, orduko hura ez den beste Iurreta batera. Sarriren begien barruan gelatxo bat balego, gustura eseriko nintzateke hango sofa batean, eta handik kontenplatu zeri begira geratu ote zen bera, 41 urteren ondorengo itzuleran; zerk eman

«Ikustezina super boterea ez denean…», Yayone Altuna

2021-11-26
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko azaroa Ikustezina super boterea ez denean… Asko dira; gehiegi. Arbuioa pairatzen dutenak dira; kontratu sozial, politiko, familiar eta ekonomikotik baztertuak. Ez dute funtsezkorik, baina, batez ere, ez dute giza zentzurik, edo, hobe esanda, kendu egin diete. Botere-talde, ideologia eta eliteentzat, ikusezinak, errealitatearen ikuspegi desitxuratua dira; ez dira bateragarriak beren munduaren konfigurazioarekin. Bertan daude, baina ez dira existitzen. Errealitate horren aurrean, non kokatzen gara? Zer egiteko prest gaude? O. Iglesias soziologoak esango lukeen bezala, hiru aukera ditugu; lehenengoa, eseri eta treneko leihotik paisaia ikustea izango litzateke, eta berau, gizarteak azken urteotan asko aurreratu duelako nolabaiteko poztasunez

«Egokitzapen prozesua, denontzako beharrezko», Irati Bediaga

2021-10-24
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2021eko urria Egokitzapen prozesua, denontzako beharrezko Ohi bezala haur hezkuntzan estreinakoz hasten diren ikasleek egokitzapen prozesua egin zuten ikasturtearen hasieran; ezbairik gabe, garrantzi handiko prozesua. Baina kontziente al gara egokitzapen prozesu hau helduaroan ere beharrezko dugula hainbat momentutan? Arrate duela bi aste izan da lehen aldiz ama eta gizarteak kontatu dio bere bizitzako esperientziarik politenaren aurrean dagoela, gozatu egin behar duela. Berak ordea ezin du gehiago alabaren negarrekin, lorik gabeko gauekin. Gustura esango nioke denborarekin joango direla ama-alabak elkar ezagutzen, egoerari neurria hartzen. Martin duela hiru hilabete alargun geratu zen eta psikiatrak agindu dio barnean duen

«Plus & Plus», Jose Inazio Basterretxea

2021-10-24
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2021eko urria Plus & Plus Ikusi ditut, ikusi, parkingak autokarabanaz beteta, errepideak kotxez, motoz eta bizikletaz gainezka, aireportuak maletaz gonburu eginda. Mendiak eta hondartzak, leporaino. Labarrak eta belardiak, apartamentuek eta txaletek estalita. Kale-bazterrak, lohi-lohi… botila txiki eta tzarrakaz. Ikusi dot jendea, ezerk eta inork guraria ezin aserik. Denborari buztartu behar gaiakozala esaten jaku, denboragaz batera bizi. Baina, nago egokitzapen batzuetan ardi latxa baino otzanago garala, otso garan ustean. Aldian aldikoak dira beharrak eta moldatzeak. Halere, badago adaptazio bat inoiz falta izan ez dana, klasikoa; eta da ustezko korronte nagusirako joeraren baitakoa sentitu beharrari erantzutekoa, ustezko

«Erlearen ziztada», Antton Irusta

2021-09-23
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2021eko iraila Erlearen ziztada Mariren ipuintxo batekin natorkizu, gaur, Binkeko irakurle kutuna. Ba al dakizu erleek ziztatzen bazaituzte hil egiten direla? Bada istorio polit bat horretaz: «Aspaldi-aspaldi, berarekin ziren animalia guztiei begira zegoen Jainkosa Mari. Animalia bakoitzak bere itxura eta trebetasunak zituen, zeini bere beharretara egokituak. Jainkosa Marik esan zien: — Bakoitzari jite desberdina eman dizuet, neronek hala nahi izan dudalako, zuetako bakoitza berean ondo bizi dadin. Hala ere, dohain bat eman nahi diot bakoitzari. Beraz, dohain bereziren bat nahi duenak hala eska dezala, eta eman egingo zaio. Ikaragarrizko iskanbila sortu zen animalien artean. Halako batean,
1 3 4 5 6 7 8

situs togel

situs toto