Usansoloko Metro geltokiaren inguruko asanblada irekia antolatuko dute bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Bihar, apirilak 26, Usansoloko erdiguneko Metro geltokiaren inguruko asanblada irekia antolatuko dute Mailu Plazan. Hitzorduan, besteak beste, Geltokia Erdigunean plataforma aurkeztuko dute.
Metroaren 5. linearen proiektuan Usansoloko erdigunean gaur egun dagoen geltokia kenduko dutela salatzen jarraitzen dute usansolotarrek. Eusko Jaurlaritzak alternatiba moduan lanzadera bat jarriko duela iragarri zuen, baina auzokideentzat «ez da konponbidea».
Horregatik, Usansoloko erdigunean Metro geltokia ezartzeko eskatzen jarraitzen dute. Bide honetan, gai honen inguruko asanblada irekia antolatuko dute bihar, apirilak 26, Mailu plazan 19:0eetan.
Hitzorduan Geltokia Erdigunean plataforma aurkeztuko dute, «inposatu nahi duten proiektua» azalduko dute eta hurrengo herri-ekintzak zeintzuk izango diren iragarriko dute.