Barikuan emakume bat hil zuen bikotekide ohiak Bilbon, arma zuriz eraso ostean. Hilketa gaitzesteko, dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaoko Santi Brouard enparantzan.
Bere bikotekide ohiak emakume bat hil zuen barikuan Bilboko etxebizitza batean, arma zuri batekin eraso egin ostean. Ertzaintzak 47 urteko bikotekide ohia atxilotu zuen, hasiera batean hilketa saiakera egotzita.
Hilketa gaitzesteko hainbat mobilizazio egin dira azken egunetan Bizkaian, eta Galdakaon dozekana pertsona batu ziren atzo arratsaldean Santi Brouard enparantzan.
Euskal Herrian aurten indarkeria matxistak sei emakume hil dituela salatu zuten galdakoztarrek.




