Espainiako Auzitegi Gorenak Fernando Izagirrerentzat ezarritako bost urteko kartzela-zigorra berretsi egin du

Argazkia: Oskar Gonzalez/Deia

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak eta Euskadiko Auzitegi Gorenak egindako eskaera, eta Fernando Izagirre galdakoztarrak bost urte eta erdirako joan beharko du espetxera. DYAko presidente izan zen garaian egindako bi delituengatik zigortu dute: bidegabeko jabetzea eta kontabilitatea faltsutzea.

Fernando Izagirre galdakoztarra DYAko presidente izan zen garaian —2016-2021 urteen bitartean— ustez egindako irregulartasunak epaitu zituzten iazko azaroan Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Hilabete beranduago epaileak egindako zigor-eskaera argitaratu zen: bost urte eta erdiko espetxe-zigorra, eta 10.800 euroko isuna ordaintzea.

Epaiak frogatutzat jo zuen 2011ko apirilaren eta 2016ko azaroaren artean, bi akusatuek —Fernando Izagirrek berak eta Juan Diego Gallardo bere bazkide zenak—, «ados jarrita» eta «legez kontrako irabazi-asmoarekin», 2.906.570,78 euroko transferentziak egin zituztela Bizkaiko DYAren kontuetatik euren enpresa pribatuetara —Emergencias Plus eta Ambulancias Barcelona S.A.—.

Euskadiko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen pasa den apirilean, eta orain Espainiako Auzitegi Gorena izan da bost urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi duenak, Izagirrek eta Gallardok aurkeztutako helegitea baztertu ostean.

Helegitea baztertzeko epaitegiaren argudio nagusia hauxe izan da: azken instantzia judizial hori —Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzea— ez dagoela pentsatuta apelazioan jada aztertutako frogak eta defentsa-argudioak baloratzeko.

Horela, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak kartzelara hurbiltzen ditu kondenatuak. Gainera, Izagirrek eta Gallardok ia 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko diote DYAri. Kopuru hori Bizkaiko Auzitegiak egiaztatutzat jo zuen funtsen desbideratzearen batura da.


situs togel

situs toto