Galdakaon egindako erosketengatik 5 euroko bonuak emango dituzte

Argazkia: Both Coor

Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berria jarri dute martxan Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak, eta honen baitan 5 euroko bonuak emango dituzte gaurtik aurrera, herrian egindako erosketengatik. Halaber, opariak eta zozketak eskainiko dituzte.

Gu Dendari elkarteak, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berri bat abiatu du. ‘Aldapan gora!’ du izena, eta herriaren nortasun eta kohesio sozialean duen funtsezko papera balioan jartzeko asmoa du.

Kanpaina honen baitan 5 euroko bonuak emango dituzte, kanpainari atxikitako establezimenduetan 20 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Guztira 10.000 bonu jaulkiko dira.

Halaber, dinamika bat ere jarri dute martxan kanpainaren baitan. establezimenduetan erosketak egiten dituzten edo pintxo bat dastatzen dutenek horiekin argazkia ateratzea eta sare sozialetara igotzea, denda eta Gu Dendari elkartea etiketatuz. Hori egiten dutenek, 50 euroko opari txartel baten zozketan parte hartu ahal izango dute.

Azkenik, irailaren 8tik 21era bitartean, jaietako zapia eta ‘landyard’ zintak —edalontziak, mugikorrak edo giltzak lotzeko— doan banatuko dira kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan. Horrela, «Galdakaoko merkatariek Santakurtzetako jai giroarekin bat egiten dute eta kultur eta gizarte bizitzaren eragile aktibo ere bihurtzen dira».