ESAS emakumeen orkestrak kontzertua eskainiko du Torrezabalen

Argazkia: ESAS.

Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS emakume musikarien orkestrak kontzertua eskainiko du bihar, azaroak 24, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan antolatu da.

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da, eta Galdakaok bat egingo du horrekin aurten ere. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta herriko eragileek.

Egitarau zabalaren baitan, ESAS emakume musikarien orkestrak kontzertua eskainiko du bihar, azaroak 24, Torrezabal Kultur Etxean.

Ane Legarreta orkestra zuzendari galdakoztarrak sortutako taldea 19:00etan arituko da, Mairi Emakume Feminista Batzak antolatutako saioan.

situs togel

situs toto