Hauspotu ekimenak euskararen erabilerari buruzko behaketa egingo du barikutik aurrera ospatuko diren Santakurtzetan. Guztira adin ezberdinei zuzendutako 40 ekintza inguru aztertuko ditu.
Barikutik, irailak 12, hilaren 21era bitarte ospatuko dira Santakurtzak eta aurten ere egitarau anitza prestatu dute Galdakaoko Udalak, Jai Batzordeak eta herriko eragileek.
Guztira, 150 ekintza inguru eskainiko dituzte aurten, BINKEk jaso zuen moduan, eta zenbaitetan izango da Hauspotu ekimena, hauetan egiten den euskararen erabilera aztertzeko aurten ere.
Galdakaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKEk osatzen duten ekimenak 40 ekintza inguru behatuko ditu, ekintzetara bertaratuz, ondoren txosten bat egiteko.