Bihartik irailaren 21era bitarte ospatuko dira Santakurtzak eta 150 ekintza inguruz gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek. Besteak beste, Sol Band palestinarrak kontzertua eskainiko du zapatuan, Kurtzeko plazan.
Orduak zenbatzen hasi dira galdakoztarrak Santakurtzen hasierarako. Txosnak eta apaingarriak ikusi daitezke honezkero Galdakaoko kaleetatik eta jaiak bihar hasiko dira, kuadrillen desfilearekin.
Hortik aurrera, 150 ekintza baino gehiagoz gozatzeko aukera izango da hamar egunetan zehar eta musika izango da protagonistetako bat.
Besteak beste, Süne, Tanxungueiras, Su Ta Gar eta Puro Relajo taldeak entzun ahal izango dira Santakurtzetan, eta baita Sol Band talde palestinarraren erritmoak.
Talde hau 2012an sortu zen Gazan. Tresna tradizional eta modernoen konbinatzen ditu eta jaialdi, kontzertu, proiektu eta kultur ekitaldi askotan parte hartu du. Bere musika propioa ekoizten du eta Palestinako telebista nazionalerako 30 ataletan parte hartu dute kantu tradizionalen eta folklorikoen egokitzapenekin.