Gaizka Chamizok bakarrizketa eta pole dance emanaldia batuko ditu Torrezabalen

Argazkia: Galdakaoko Udala

Torrezabal Kultur Etxeak bihar, irailak 26, eskainiko du ikasturte berriko lehen saioa. Gaizka Chamizo artista galdakoztarra izango da protagonista eta bakarrizketa eta pole dance emanaldia batuko ditu ikuskizunean.

Santakurtzak atzean utzita, ikasturte berriari hasiera emango dio asteburu honetan Torrezabal Kultur Etxeak. Bihar, irailak 26, eskainiko du lehen saioa 20:00etan.

Gaizka Chamizo artista galdakoztarraren eskutik helduko da lehen emanaldi hau, eta bakarrizketa eta pole dance emanaldia batuko ditu ikuskizunean Les Bobé Bobérekin batera.

Saiorako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean eta Torrezabal Kultur Etxean, 6 eta 8 euro arteko prezioan.