‘Sortzaileak Basora’ ekimenak doako hamar kontzertu eskainiko ditu urrian

Argazkia: BINKE.

Basoa Tabernak hamar kontzertu hartuko ditu urrian, Sortzaileak Basora ekimenaren edizio berriaren baitan. Bihar, urriak 1, izango da lehen jardunaldia, eta talde bi arituko dira tabernan.

Galdakaoko Udalak tokiko sortzaileei elkartzeko eta euren lana zabaltzeko gune bat eskaintzeko martxan jarritako Sortzaileak Basora kultur zikloaren programazio berria bihar, urriak 1, hasiko da.

Oraingoan, ekimenak bost jardunaldi izango ditu Basoa Tabernan: urriaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an. Guztira hamar talde eta artista bilduko ditu ekimenaren edizio honek, horietatik zortzi galdakoztarrak.

«Aniztasuna izango da zikloaren ezaugarrietako bat, bai musika proposamenei dagokienez, bai agertokira igoko direnen profilei dagokienez», adierazi du Udalak.

Hauek dira egun bakoitzean arituko diren taldeak:

Urriak 1
19:30 Rollito Acústico
20:15 Eriel

Urriak 8
19:30 Utopikoak
20:15 Nerbio Bulkada

Urriak 15
19:30 Haizea Roldán
20:15 Jona Expósito

Urriak 22
19:30
Nudo Norte
20:15 Sonic Free Station

Urriak 29
19:30 Buzkentza
20:15 Azken geltokian 

Ekimenak jarraipena izango duela etorkizunean, tokiko sorkuntza ezagutarazteko eta balioan jartzeko espazio bat eskaintzen jarraitzeko helburuarekin.

Etorkizuneko programazioetan parte hartu nahi duten Galdakaoko artistek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte Udalak deialdi berria zabaltzen duenean.

situs togel

situs toto