Galdakaoko Bertso Eskolak ikasturte berria abiatu du

Argazkia: Galdakaoko Bertso Eskola.

Aurten ere Galdakaoko Bertso Eskola jarri dute martxan. Saioak Torrezabal Kultur Etxean izango dira, martitzenetan.

Gogoratzen iazko irailean argitaratu genuen bideoa, Galdakaoko Bertso Eskola bueltan zegoela esanez? Bada, ikasturte berriari ekiteko prest dago.

Herriko gaztetxoak bertsoetan murgiltzeko helburuz, Galdakaoko Bertso Eskola jarri dute martxan aurten ere.

Saioak martitzenetan izango dira, Torrezabal Kultur Etxean 17:00etatik 18:30eara.

Informazio gehiago ezagutu daiteke galdakaokobertsoeskola@gmail.com helbidera idatziz.


situs togel

situs toto