Manuela Arrieta galdakoztarrak 105 urte ospatu ditu asteburuan

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Senidez inguratua eta jai giroan ospatu du asteburuan Manuela Arrietak bere urtebetetzea. Galdakoztarrak 105 urte bete ditu, eta Urki tabernan sorpresa jaso zuen.

Aspaldi bete zuen mende bat Manuela Arrietak, eta asteburu honetan sorpresa bat jaso du 105 urte bete dituela ospatzeko.

1921ean jaiotako galdakoztarra Urki tabernan batu zen senidez inguratua, eta jai giroan hainbat opari jaso zituen, besteak beste lore sorta bat.

Euskaltzale amorratua, oso ezaguna da Arrieta Galdakaoko erdigunean.


situs togel

situs toto