Futbolari buruzko Gool satira eskainiko du Yllana konpainia ezagunak barikuan, urriak 16, Torrezabalen. Taldearen esanetan, «ikuskizun bisuala, garratza eta zentzugabea» da.
Urte amaierara bitarte eskainiko duen egitarau zabalaren baitan, Torrezabal Kultur Etxeak Yllana konpainia ezagunaren ikuskizuna hartuko du barikuan, urriak 16.
Zehazki, futbola oinarri duen Gool obra ikusteko aukera izango da areto galdakoztarrean, 20:00etatik aurrera.
Unibertso liluragarri eta kontraesankor horren satira da Gool. Ikuskizun bisuala, garratza eta zentzugabea, publikoa barrez leherraraziko duena.
Saiorako sarrerak eskuragai daude Torrezabaleko lehiatilan eta ohiko webgunean.




