Kukai Dantza Taldeak Galdakaoko kaleak dantzan jarriko ditu barikuan

Argazkia: Kukai Dantza Taldea.

Galdakaoz gozatu ekimenaren baitan, Kale hizketak ikuskizuna eskainiko du Kukai Dantza Taldeak barikuan, urriak 16. Helburua «kaleei bizia ematea da, eta, bide batez, tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzen laguntzea».

Duela bi aste Galdakaoko kaleak musikarekin eta zirku emanaldiarekin girotu ondoren, Galdakaoz gozatu ekimena bueltan izango da barikuan, urriak 16.

Gu Dendari elkartearen eta Udalaren babesarekin, Kukai Dantza Taldeak Kale hizketak ikuskizuna eramango du herriko hainbat kale eta plazatara, 18:00etatik aurrera. Ekimenaren helburua «kaleei bizia ematea da, eta, bide batez, tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzen laguntzea».

Lehen saioa Urretan izango da, eta handik Agirre Lehendakariaren plazara eta Santi Brouard enparantzara eramango du Kukaik bere proposamena. Ondoren, Iturrondo plazan egingo duen saio luzearekin amaiera emango dio ostiraleko emanaldi sortari. 

Galdakaoz gozatu ekimenaren bidez, Gu Dendari elkarteak herriko kaleetan kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukerak eskaini nahi ditu, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzen  laguntzeko. Horretarako, herritarrak «kalera ateratzera, herriko espazioez gozatzera eta inguruko saltoki zein ostalaritza establezimenduetara hurbiltzera animatzen ditu».

Udalak ere bat egiten du gonbidapen horrekin, eta herritarrak ostiralean izango den giroaz gozatzera eta, aldi berean, herriko merkataritza eta ostalaritzari babesa ematera animatzen ditu.

situs togel

situs toto