Urretako anbulatorioaren aurreko eremua urbanizatzeko lanak astelehenean hasiko dira

Argazkia: Google Maps.

Urretako anbulatorioaren aurreko eremua atseginagoa eta irisgarriagoa egiteko helburuarekin, Bizkai eta Ganguren kaleak lotzen dituen tartea urbanizatzeko lanak egingo ditu Udalak. Lanak astelehenean, urriak 19, hasiko dira.

Bizkai eta Ganguren kaleak lotzen dituen tartea urbanizatzeko lanak hasiko dira astelehenean, urriak 19, Urretako anbulatorioaren aurreko eremua atseginagoa eta irisgarriagoa egiteko helburuz. 

Esku-hartzeak hiru hilabete inguru iraungo duela aurreikusten da, eta oinezkoei zein trafikoari eragozpen puntualak eragin diezazkieke.

Proiektuaren baitan, anbulatorioaren aldeko espaloia metro bat zabalduko da, oinezkoek bertatik erosoago ibiltzeko espazio gehiago izan dezaten. Kalearen beste aldean, berriz, Bizkai kaleko 42 zenbakiaren parean dagoen plataforma egokituko da, harmaila moduko gunea sortzeko, herritarrek atseden hartu ahal izateko hainbat eserleku izango dituena.

Horrela, duela urte batzuk Bizkai kaleko 42 zenbakiaren aurrealdea urbanizatzeko egindako lanak osatuko dira, ingurua atseginagoa eta erakargarriagoa eginez. 

Hori lortzeko egin beharreko lanek eragin ahalik eta txikiena izan dezaten, esku-hartzea faseka egingo da. Hala, anbulatorioaren aurreko galtzada mailakatzeko eta asfaltatzeko obrek astebete inguruko iraupena izango dute, eta tarte horretara sarbidea itxita egongo da.

Epe horretan, Urretako kiroldegiko aparkalekura ohiko sarreratik sartu ahal izango da, Ganguren kaletik abiatuta. Era berean, Egia eta Usargoiti auzoetara AP-8 errepide azpitik sartzeko tunelera kale beretik joan beharko da.  

Oinezkoei dagokienez, anbulatorioaren aurreko espaloia berritzeko lanek irauten duten bitartean, alde hori itxita egongo da, eta kontrako espaloia zabalik mantenduko da. Bestalde, Bizkai kaleko 42 zenbakiaren ondoko plataforman lanak egin bitartean, oinezkoentzako ordezko ibilbidea egongo da erabilgarri.

Horrez gain, Urretako kiroldegiaren ondoko aparkalekuko hiru plaza erreserbatuko dira obrak egingo dituen enpresarentzat, baita beste bi ere obrek irauten duten bitartean anbulantziak aparkatu ahal izateko. 

Udalak obrek eragin ditzaketen eragozpenak sentitzen ditu eta eskerrak ematen dizkie herritarrei euren ulermenagatik. Era berean, lanen helburua eremua atseginagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa egitea dela gogorarazten du, herritarren ongizatea eta beren eguneroko joan etorriak hobetzeko.

situs togel

situs toto