Argindarraren prezio igoeraren inguruko hitzaldia antolatu du Berdez Bizik
Ekologismoa
BINKE / 2022ko urtarrila
Argindarraren prezio igoeraren inguruko hitzaldia antolatu du Berdez Bizik
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Sukar Horia
«Klima larrialdiari aurre egiteko neurriak» eta ekologismoa oinarri duen hitzaldia antolatu dute «Sukar Horia» elkartearen eskutik Herriko Bentan Berdez Biziko kideek.
Orain dela bi urteko urtarrilean Muskizeko Petronorren —petroleogintza enpresaren— aurrean ezagutzera eman zuen Bilboko elkarte honek, Ekologismoa eta honen barnean dauden hainbat «azpimugimendu» ditu helburu, esate baterako, ekofeminismoa eta agroekologia.
Azken urteko argindarraren prezioaren igoera dela eta, urtarrilaren 25ean 19:00etan izango dira «Sukar Horia» taldeko kideak Herriko Bentan gaur egungo egoera ekologikoaren eta «hartu behar diren beharrezko neurrien» inguruan berriketan. Algortan, Bilbon eta Ondarrun egon ostean aurreko astean, Galdakaora datoz Berdez Biziren antolakuntzaren estutik.