Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartean obrak egingo dituzte eta zirkulazioa bost hilabetez itxiko dute azaroaren 2tik aurrera. Itxierak eragina izango du Galdakao eta EHUko Leioako campusa batzen dituzten Bizkaibuseko bi lineetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak lanak egingo ditu Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartean, eta zirkulazioa itxiko dute bost hilabetez azaroaren 2tik aurrera.
Bizkaibusen lau lineari eragingo die itxierak, tartean Galdakao eta EHUko Leioako campusa batzen dituzten Bizkaibuseko bi lineetan: 2610 eta 2611. Kasu horietan zerbitzua eta geltokiak mantendu egingo dira, Deustuko tunelak erabilita.
Bizkaiko Foru Aldundia zerbitzua berrantolatzeko lanean ari da, konexioak mantentzeko eta erabiltzaileei bost hilabete horietan eragindako kalteak murrizteko.
Lanen aurrekontua 20,6 milioi eurotik gorakoa da, eta antzemandako egiturazko kalteak eta filtrazioak konpontzera bideratuko dira.




