Jon Gomez Garai

«Itxialdian ikasitakoak», Vidal Salcedo

2020-04-23
Vidal Salcedo ArrutiBINKE / 2020ko apirila Itxialdian ikasitakoak Aste hauetan ikusitakoaren ostean: hainbat gizon-emakume, ehun urtera heltzen dira bizi kalitate onarekin. Osasunean zer ikusi handia dauka genetikak eta epigenetikak, hau da, bizitzen garen ingurune eta bizimoduak.  Inguru honetan ez gara gauden bakarrak: milioika mikrobio dira gure artean. Horietariko bat da gaur gure artean daukagun koronabirusa, benetan kaltegarria. Nahiz eta babesak —immunitatea— adi egon, makalenen bizitza arriskuan dago. Arrisku hori, orokorrean, nagusiek daukate. Gorputzaren beherakadarekin batera, babesen —immunitatearen— moteltasuna etortzen baita. Horrela, pertsona hauetan gaixotasuna azaltzean, gizartea izan behar da arduradun eta zaintzaile nagusi. Tartean… zer egin? Landu eta eraldatu gure

«Erlatibizatzen ikasi dugu», Gaizka Uriarte

2020-04-23
Gaizka Uriarte ZearraBINKE / 2020ko apirila Erlatibizatzen ikasi dugu Einsteinek erlatibitatearen teoria publikatu zuenean bazekien COVID-19ak arrazoi emango ziola.  Erlatibizatzen ikasi dugu San Ferminei konpetentzia egin dien entzierro honetan. 1979ko uztakoa izanik iaz hasi nuen kuarentenaren trauma, baina orain bizitzen gabiltzanarekin, txistea iruditzen zait adinaren krisi hura.  Dudan Mickey Mousen pixama erlatiboki ñoñoa bihurtu da orain, egunero zortziretan balkoitik ikusten dudanarekin glamurosoa sentitzen naiz gaur. Asteburu euritsu bat umeekin etxean zoramen erlatiboa izango da aurrerantzean, alarma egoerak irudimena Doraemonen patrika bezain aberatsa dela demostratu baitigu; bertatik eskulanak, errezetak, pazientzia… denetarik atera daiteke, tira, denetarik ez, hain preziatuak diren komuneko papera

«Murrizketen ordainsaria», Mikel Larunbe

2020-04-23
Mikel Larunbe Garcia del CastilloBINKE / 2020ko apirila Murrizketen ordainsaria Arratsaldeko 20:00 puntuan. Leihotik txalotzea ohitura bilakatu da. Tamalez, zenbait egunetan, txalo artean kandelak eta esku-argiak ikusi ditugu, COVID-19-ak jotako hainbat gaixo zaintzearren beren bizitza literalki eman duten mediku edota erizainen omenez. Heroiak. Egoera latza da, ez dago ukatzerik, eta osasungintzan munduko herrialde aurreratuenetako bat izango bagina ere, egoerak larria izaten jarraituko luke. Hala ere, zertxobait hobeto prestatuta egon gintezke. Gogora datorkit, 2013an Madrilen sortu eta estatuan zehar hedatu zen «marea txuria», osasungintzaren milaka langile kalera atera zirenekoa, orduko PP-ren gobernuak sektorean ezarritako pribatizazio eta murrizketak salatzera. 2008an espainiar estatua

«Erresilientzia», Aitziber Bilbao

2020-04-23
Aitziber Bilbao EtxebarriaBINKE / 2020ko apirila Erresilientzia Jaiotzetik bizitzak dakarren ikasgaietan gabiltza, erortze asko bizi behar izango ditugu izatearen zehar. Kasu honetan, Covida deritzon honek ikasgai ederra utzi digu. Zendu direnek, ezagutzen ez genuen erara agurtuz, galerak berak dakarren tristuratik gain arrasto handiagoa eraginez. Baina beste guztiok zer ikasgai barneratu dugu? Guztiok egoera ezin jasanetatik aurrera irtetzeko gai garela, erresilienteak garela, indartsuak. Bakoitzak lortu behar izango du familian eta komunitatean eutsiz. Azkenean giza sozialak gara, gure ingurukoen on izanak guztiontzako onura dakar, denen artean aurrera bota beharrean gaude, denen laguntza behar dugu besteei lagundu eta besteen laguntza jaso. Oraingo honetan

«Balkoiak eta leihoak», Karmele Arrieta

2020-04-23
Karmele Arrieta ZuazoBINKE / 2020ko apirila Balkoiak eta leihoak Aspaldian ez ditut etxeko kristalak garbitu. Urtean behin egiteko ohitura dut. Balkoiko lorak ere niri begiratzen egoten dira, noiz kasu egin. Baina hau ezustekoa! Negua joan da eta berrogeialdia heldu zaigu. Hasieran, zer da hau? Beldurra, ezinegona, haserrea. Leihoetatik balkoirako joan-etorriek xurgatu zidaten arnasa. Geroago, kobazulo bihurtu ditut balkoiak eta leihoak.Hasi naiz erreparatzen goizeko isiltasunean badaudela txoriak. Zuhaitzek osto berriak dituztela. Tximeletaren bat ere ikusi dut. Eta auzokideak ere baditudala! Lehen eskegita zituzten erroparen arabera sailkatzen nituen: kantzontzilo edo kulero bakarra, bakarrik biziko da; kirol kamisetaduna, kirolzalea; umeen erropak, umeak biziko

«Familia», Jon Falcón

2020-04-23
Jon Falcón DíezBINKE / 2020ko apirila Familia Familia pertsona multzo bat da; oro har, pertsona horiek ahaidetasun-harremana izaten dute euren artean, odolezkoa edo ezkontzaren ondoriozkoa, eta elkarrekin bizi dira etxebizitza berean», horrela definitzen du Eustatek familia hitza. Ohikotasunez erabiltzen dugun hitza da; baina weborriek, hiztegiek eta abarrekoek ematen duten adierek benetan islatzen dute hitz horren benetako hedapena? Berrogeialdi egoera honetan, familia hitza bi ikuspegi ezberdinetatik aztertzeko denbora izan dut. Lehenengoak etxekoak barnebiltzen ditu, dena den, azkenaldi honetan familia-denboraren aberastasuna bere era gozoenean dastatzeko aukera izan dut. Halaber, gurasoen harrotasun aurpegien edota anai-arreben konplizitate begiraden balio neurrezina bihotzean bertan sentitu dut.

«Jarduera fisikoa etxean», Eneko Sanchez

2020-04-23
Eneko Sanchez MenciaBINKE / 2020ko apirila Jarduera fisikoa etxean Bizitzen ari garen egoera hau, belaunaldi askorentzat behintzat, inoiz bizi izan ez dugun gauza bat da. Gure gizartea eta kultura ez dago prest hilabete luzez etxean egoteko, gu gehiago gara bizitza gure etxetik at egitekoak, poteoan joateaz, mendira joateaz…  Honek pertsona bakoitzaren gauzarik onenak eta txarrenak atera ditzake, baina badaude hainbat gauza positibo atera ditzakegunak konfinamendu egoera honetatik… hainbat eta hainbat daude sedentarismo hutsetik jarduera fisikoa egitera pasako direnak! Ez dut mundua deskubrituko esaten badut gure inguruan baditugula asko eta asko ez dutela inolako jarduera fisikorik egiten beraien egunerokotasunean, nahiz eta

«Gugan pentsatzeko unea», Nekane Rivas

2020-04-23
Nekane Rivas LópezBINKE / 2020ko apirila Gugan pentsatzeko unea Film batean gaudela dirudi. Egun batetik bestera, mundu osoaren bizitza eten, errutina azkarrak apurtu, presak gelditu eta etxean gelditzen gara. Trankil trankil. Korrika ibiltzen ikasi dugu, abiadura ikaragarrian mugitu eta aldatzen den ingurune batean. Egunean zehar bi ordu eskaz ditugu guretzako. Eta horiek, sare sozialetan edo telebista aurrean pasatzen ditugu. Ondorioz, inguruan entzun eta ikusten ditugun jarrerak imitatzen ditugu, geure izaera pertsonala ezagutu ordez. Ingurura begiratu eta, gehienok, bizitza berdina bizitzen gaudeladirudi. Baina, nola da hori posible gutako bakoitza hain bakarra eta miresgarria izanik? Ba, ez digutelako irakatsi gure burua ezagutzen.

«Psikotxertoa», Elena Diaz

2020-04-23
Elena Díaz EreñoBINKE / 2020ko apirila Psikotxertoa Nork ez du momentu larri honetan, WhatsAppetik jaso duen konfinamenduari buruzko broma edo txiste batekin barre egin? Egoera tragiko honi inolako garrantzirik kendu nahian, gizakiok tragikomediarako prestatuta gaudela esango nuke, biziraupenerako babes-mekanismo bezala. Alerta-egoeraren aurrean ihes egiteko erantzun fisiologikoa badugu ere, konfinamenduan, argi uzten ari gara estresari aurre egiteko baditugula baliabide, psikosozialak, gure burutik beldurrak eta kezkak uxatzeko. Hiru aste luze itxialdian egonda gero, atzera begiratuz, inoiz espero ez genuena gertatu zaigu. #Etxeangeratu agindupean, etxean geratu behar, osasuna babeste aldera eta etxetik lanak, ikasketak, zainketak… jarraituz. Goibel geratu beharrean edo gure bizilekua itogarri

«Isurketen murrizketa», Aitor Landa

2020-04-23
Aitor Landa GuerraBINKE / 2020ko apirila Isurketen murrizketa Egunotan milaka besarkada, musu eta irribarre galdu ditugu, baina amaigabea dirudien konfinamendu honetan, badago ere, zenbait onura ikusteko tartea: kaltegarriak diren gasen isurketa gutxitu egin da, ondorioz, hiri eta herrietako kutsadura murriztu eta airearen kalitatea hobetu dira, ekosistemen egoera hobetuz aldi berean. Logikoa denez, giza jarduera gehienak bertan behera uztea da egoera honen eragile nagusia, hala nola fabriken jardueren etenak eta trafikoaren gutxitzea. Edozein kasutan, albiste hauek ezin dira garaipen baten modura hartu, hilabete batzuen eragina ez baita nahikoa klima-aldaketan eragin positiboa lortzeko. Izan ere, hirietako kutsadura hau, arazo kardiobaskularren eta arnas

«Hipokondriak lekurik ez», Inma Vázquez

2020-04-23
Inma Vázquez BolañosBINKE / 2020ko apirila Hipokondriak lekurik ez Duela aste batzuetatik aurrera pairatzen gabiltzan egoera ezezagun eta kezkagarria    pertsona ugarirengan beldurra eta antsietatea erakartzen dabil. Bai gaixotasunarekiko, zein bere sintomatologiarekiko etengabeko alerta sortuz. Sentsazio hau ez da berria niretzat, ondo ezaguna daukat aspalditik, nire bizitzan zehar bidailagun eta mugatzaile izan baitut. Baina galdera hurrengoa da: hipokondria pairatzen duen pertsona batentzat, zer suposa dezake mundu mailako osasun alerta batek, osasun zerbitzuen gainezkak edo kutsatze indize eta gaitzaren konplikazio handi hauek? Nire kasuan behintzat, ikuspegi bira bat suposatu du, pizgarri bat, hauskortasun egiaztatze izugarri bat. Beldur irrazional guzti horiek alde

«Sormenaren loraldia», Oihane Apellaniz

2020-04-23
Oihane Apellaniz GoienolaBINKE / 2020ko apirila Sormenaren loraldia Egun bizi dugun osasun krisiaren ondorioz, euskal herritarrok eguneroko errutinak eten eta lau horma artean bizitzera ohitu behar izan gara. Egun gutxitan, gizarteak espero duena egiteari utzi eta gure erraiak arakatuz, sormenari leihoak zabaldu dizkiogu. Hala, askok jada ezagun zuten artista elikatzen diharduten bitartean, beste hamaikak barruan geneukan artista ezkutua azaleratu dugu, txikitan gustatzen zitzaigun hura berreskuratuz edota pasio berriak aurkituz, izan eskulanak, marrazketa, musika… Barneko hazi hau ureztatuz, dekadentzian dagoen ahalmena loratu dugu. Zientzialari handi batek behin esan zuen sormena larritasunetik jaiotzen dela eta krisialdian sortzen direla asmamena, aurkikuntzak eta estrategia
1 98 99 100 101 102 122

situs togel

situs toto