Kepa Lizarraga: «Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan»
Kepa Lizarraga, kirol-medikuaBINKE / 2019ko martxoa «Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Kepa Lizarragaren artxiboa Medikuntza eta mendiarekiko maitasun zoragarria helarazten du Kepa Lizarragak bere erantzun bakoitzean, bere aitagandik —Ramon, «praktikantea»— eta bere maisu izan zen Jose Luis Goti medikuagandik jasota. Gustuko du mendia, eta gustuko du besteak zaintzea. Bi esparru horrek uztartzen bizitza osoa badarama ere, ofizialki erretiratu berritan eman dio Lizarragak despedida bere ogibideari: Alex Txikonen azken espedizioko medikua izanez. Galdakaora bueltan elkartu gara berarekin. Behintzat osorik itzuli zara! Bai, zorionez! Gainera bapateko zerbait izan da niretzat Alex Txikonen abentura berrian