Jon Gomez Garai

«Sasi guztien gainetik», Christian Arean

2018-09-21
Christian Arean SaratxagaBINKE / 2018ko iraila Sasi guztien gainetik Euskerea ez da hizkuntza ofiziala Nafarroa osoan. Vascuencearen Legeak, inolako irizpide objektibori so eginez, hiru hizkuntza eremutan banatu eban lurraldea 1986an: zonalde euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. Egun, alegia, Foru Erkidegoaren heren batean baino ez da ofiziala. Ondoren, hamarkadetako hizkuntza-politika baztertzailea etorri zan. Euskerearekiko gorrotoa nortasun seinale bihurtu eban erregimenak, euskerea espazio publikotik desagerrarazten saiatu zana. Urteetan haizatutako «euskarafobia» gorrotoaren hazia erein eta sakondu dau herrialdean. Horren adibide argia da pasa dan ekainaren 2ko manifestazioa: milaka lagun euskerearen aurka Iruñeko kaleetan «en Navarra se habla castellano» oihuen artean. Hazia ereinda, aldaketaren gobernuak

Joseba Peña: «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti»

2018-09-21
Joseba Peña, Eguzkibegi Ikastolako kontserje ohiaBINKE / 2018ko iraila «Eguzkibegi Ikastolak, nirekin edo ni gabe, aurrera egingo du beti» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Eguzkibegi Ikastola orain kokatuta dagoen tokitik pasa diren ikasle guzti-guztiek pentsatu izan dute inoiz ikastola Josebarena dela, noski, bertan bizi izan baita 35 urtez, orain arte. Erretiroa hartu berri du Galdakaoko debar ezagunenak, eta ikasturte hau bera gabe hasi du ikastola galdakoztarrak. Bertara itzuli da Peña, hunkituta eta urduri, Binkerekin bere ibilbide luzeaz hitz egin behar duelako. Ikasturtea urduri samar hasi duzu, beraz. Buf! Ez dakizu zuk zenbat gainera! Irailaren 3an, irakasleek ikasturtea hasi zuten

«Agur Jaunak»

2018-09-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko iraila Agur jaunak kantua, ezaguna dogu Euskal Herrian zehar, baina, beharbada, bere jatorria ez hainbeste. Jatorriaren bertsio bat baino gehiago daukaguz, baina batera jo zein bestera jo, danetan agertzen jaku, Urtxalle (Manuel F. Lekuona Rezola: 1828-1901) eta bere 1851eko pelota-partidu ospetsua. Urtxalle bere jaiotetxe izenez ezagutzen dogun hau, Oiartzunen jaio zan baina gero Errenterian bizi izan zan. Antonio Zavalak Auspoa bildumako 116an dinoskunez, Urtxalleri zor deutsagu Agur jaunak kantua, Antonio Peña y Goñi jaunak kantu eta pianorako solfeoz jarria. Ez dakigu non entzungo eban Urtxallek. Kantuko «gire» aditzari begiratuz gero, Zuberoa aldekoa dirudi, edo, bertsolaria

«Eskerrik ez», Goizane Cebrian

2018-07-20
Goizane Cebrian Gonzalez de MendibilBINKE / 2018ko uztaila Eskerrik ez Ikasturtea amaitu berri daukagula, irakasleoi dagokigu orain egindakoaren balorazioa egitea. Nork eta nola ebaluatzen gaitu gu, ordea? Gero eta gutxiago eskertzen da gure lana eta erreztasun handiz epaitzen gaituzte arlo guztietatik, atzean dagoen ahalegin ikaragarriari erreparatu barik, soldataren barruan doanaren aitzakiaz. Ez al dira konturatzen euren seme-alabek familiako kide askorekin baino hainbat ordu gehiago ematen dutela gurekin? Irakastearena ez ezik, pedagogia hutsetik at gelditzen diren kontu ugariren ardura ere gurea dela? Ikasleen ongizateaz, eroso eta pozik sentitzeaz, maitasuna eta kontsolamendua emateaz, baita mina sendatzeaz ere arduratzen gara klasean… eta horren

«Gaixotasun morala», Iñigo Zelaia

2018-07-20
Iñigo Zelaia GoienolaBINKE / 2018ko uztaila Gaixotasun morala Ikus-entzunezko komunikabideetan arreta jartzen dudanean albiste ezkorrak barneratzen ditut nire baitan: istripuak, sexu erasoak, gerra… Kalera irten eta jendearen hitzetan ez da pentsamendu baikorrik nabaritzen, denak dira kezkak, beldurrak eta estresa. Egoera honek ondorio batera eramaten nau. Gaixotasun moral baten aurrean aurkitzen gara non bizi dugun giroarekin ez gauden gustura. Nekaturik aurkitzen dugu gure burua baina halere ikarati begiratzen diegu bai aldaketei eta baita etorkizuneko erronkei ere. Gauzak horrela, gaixotasun moral hori sendatzeko asmoz, beste gizabanakoetan sostengatzen gara, ez laguntza eskatzeko, baizik eta kontsolamendu gisa. Hausnarketa honen harira, nire aburuz, bizitzaren atal

Eta faxistak Galdakaon sartu ziran

2018-07-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2018ko uztaila Eta faxistak Galdakaon sartu ziran TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa VIZCAYA – Calle principal de Galdácano tomada por las fuerzas nacionales. 16-6-37 Besterik ez dino Espainiako Biblioteka Nazionalean gordetako argazki honen atzeko aldeko oharrak. Beste hamaikatxu erretratu dagoz, okupazinoaren osteko egunetakoak danak. Argazkia atara baino egun bat lehenago jausi zan Galdakao, bagilaren 15ean. Udabarri gogor eta krudela izan zan 1937koa. Faxistak Bilbotik gero eta hurrago egozan, eta ha zan okupau bako azkenengo uriburu euskalduna. Bagilaren 13an, Larrabetzu ingurutik sartu ziran Francoren tropak. Egun bi ibili ziran inguruak bonbardetan; 70 bat

Ortua duen herria ez da gosez hilko

2018-07-20
Galdakaoko ortu ekologiko munizipalakBINKE / 2018ko uztaila «Ortua duen herria ez da gosez hilko» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Titularreko aipua aspaldi ikusi zuen galdakoztarren batek Soraluzeko horma batean, eta geroztik Galdakaoko Ortuondo proiektuaren goiburua ere izan da. Arrazoia izan ala ez, gero eta joera nabarmenagoa dago ortuetan lan egitera, baita inoiz orturik izan ez duenak ere. Galdakaon gertatzen ari da. Eta horrek badu bere zergatia. Txikitatik esan izan digute, gure gogoaren kontra sarri —adinaren kontua omen—, fruta eta barazkiak derrigor jan behar ditugula. Onak direla. Osasuntsuak. Natural-naturalak. Eta gure gurasoak ez ziren arrazoi faltan ibili. Ordea, egunero jaten

Nieves Zabala: «Euskal Herrian daukagun asoziazionismo gaitasuna zoragarria iruditzen jat»

2018-07-20
Nieves Zabala, biologoaBINKE / 2018ko uztaila «Euskal Herrian daukagun asoziazionismo gaitasuna zoragarria iruditzen jat» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Ezagunak dira Zabalatarrak Galdakaon, eta herrian hamaika saltsatan ibiltzeaz gain, bakoitzak bere arloan lan handia egin eta egiten duen familia da. Izen on horren aitzindaria Pontzi Zabala medikua izan zen, eta bere atzetik etorri zen Nieves alaba nagusiak hartu zion lekukotza. Historian herriak eman duen mediku ezagunena izanda aita, zerbait ikasiko zenuen ba medikuntzatik, ezta? Txikitatik lagundu izan dot aite, errezeta edo sendagaiak egiten. Gainera, kontsultea bera etxean eukiten genduan eta herritarrak edozein ordutan etortzen ziran, aitak atenditzeko. Lehen, familia

«Ama Lur»

2018-07-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko uztaila Bizitzaren joanean berba barriak sortzen doguz leku-denboretara egokituz. Berba barriotako bat «Ama Lur» dogu. Berba horrek 50 urte beteko deuskuz aurten. Izan be, 1968an Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak, «Tierra Madre/Ama Lur» izeneko pelikula-dokumental ederra aurkeztu euskuen Donostian. Filma horren izenburua ikusita, itzulpena txarto eginda dagoala konturatuko gara. Itzulpen zuzena «Lur Ama» dogu, ama, lurra barik, lurra dalako naturaren ama. Argitasun hau emonda be, mende erdiko berba barri hau edur-bola bat lez etorri jaku handitzen eta batzuentzat, euskal mitologiako jainkosa kategoriaraino heldu da azken urteotan. Baina, izan be badaukaguz iturriak hizkuntzaren ispiluan begiratzeko. Besteak

Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

2018-07-20
Click eta Click, argazkilaritza elkarteaBINKE / 2018ko uztaila «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Click eta Click elkartea Galdakaon argazkigintza zaletasun handia badago ere, orain gutxira arte ez zegoen diziplina honetako maitaleak bil zitzakeen elkarterik. Horregatik, eta bide batez argazkigintzaren kultura sustatzeko asmotan sortu zuten Click eta Click argazkilari taldea. Igartzen duzue badagoela argazkigintzarekiko interesik Galdakaon? Bai, apurka-apurka bagabiltza ezagutzera ematen. Gaur egun 31 bazkide gara eta azken hileetan herritarren interesa handitzen ari dela igartzen da. Gure helburua argazkigintzarekiko zaletasuna edo interesa duten herritarrak biltzea da, edozein udalerritakoak direla ere. Zer eskainiko die Click

«Balezaleak», Iraitz Zamalloa

2018-06-15
Iraitz Zamalloa BenguriaBINKE / 2018ko ekaina Balezaleak Bostehun urte baino gehiago dira Euskal Herriko kostaldeko herrietan sainaren eskariak eraginda ordura arte lantzean behin hondartza baten hilda agertzen ziran baleak ehizatzen hasi zirala. Arriskutsua izateaz gain gatxa be bazan balea hiltzea, hainbat txalupak parte hartzen eben arpoikada baten ostean balea nekatu arte jarraitu eta beste bat joteko, guztiz nekatu eta hil arte. Txalupa guztien arteko elkarlanak ahalbidetzen eban balea menperatzea, batentzako arerio handiegia zan baina taldeak sortzen eban indarra eta taldean joateak sentiarazten eutsen babesaz baliatzen ziran balearen bila joateko adorea lortzeko. Gaur egun Euskal Herriko alderdi politikoen txalupek ondino ez

«Betiko leloa», Jasone Zamalloa

2018-06-15
Jasone Zamalloa UrtiagaBINKE / 2018ko ekaina Betiko leloa Garraio publikoa, azken urteotan gure herrian zeresan handia ematen duen gaia eta aurrerapausorik lortzen ez duena. Hori da nire definizioa. Lehenengo metroa hitzeman ziguten eta badirudi orain proiektu finkorik egon ez eta trena dela promesten digutena. Orain hau sinetsi beharra daukagu? Egia esan trena indartzea beti defendatu izan dudan ideia bat da, hainbat direlako honek ekarri ahal dizkigun onurak. Gogoratu dezagun, Bilborako noranzkoan ez doan jende asko eta asko dagoela herrian eta trenak beste helmuga batzuetara iristeko aukera ematen digula. Honez gain, gaur egun Euskotren eta Bilboko Metroaren arteko lotura estua da

situs togel

situs toto