«Positiboa naiz», Jaime Zubero
Jaime Zubero LinazaBINKE / 2017ko urria Positiboa naiz Catalunyan bisitari hasi orduko, Pais Basc-ari buruz galdetzera zetozkidan, eta nik beti berri ilunen bat ahoan. Apur bat ezkorra nintzen. Duela 7 bat urte aldiz, Estatut-aren kolpearen ondoren herriak bat egin zuen Diada egunean: Procés-a jaio zen, kalean ernaldua. Neu eszeptiko nenbilen baina. Giroa oso positiboa zen han, erabakitzeko aldekoen gehiengoa osatu zen, eta Mas Presindet-aren «amb il-lusió» moduko leloak ditut gogoan,… eta positibo bilakatzen hasi nintzen. Euskaldunen artean berriz, esperantza gutxi ikusten nuen. Orduan hasi nintzen positibotasuna saltzen. 2017an, catalan-ak nekatzen hasiak zeudenean, azkenean deia: erreferenduma! Ni ilusioz betea, baina euskaldunok