Jon Gomez Garai

Bizikletak kargatzeko puntuak jarriko dira herrian |AGINKE!

2022-03-28
Arantziletik gora doazen bizikleta gehienak azkenaldian elektrikoak direla eta, Udalak bizikleta horien bateria kargatzeko puntuak jarriko ditu lehendik zeuden konponketa puntuen ondoan. Kargagailuez gain, aztertzen ari dira desodorante edo lurringailuak ere eskura uztea, basurde usaina etxeraino ez dadin iritsi. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Terrazak ez dira aparkatzeko zailtasunen errudun izan | AGINKE!

2022-03-28
Covid-a dela eta Galdakaoko Udalak hainbat hilabetez ostalaritzako terrazen handitzea amaitu ondoren, berriz bueltatu da dena normaltasunera, hau da, autoa aparkatzeko mila buelta ematen jarraitu behar dute erabiltzaileek baina orain jada ez dago errua terrazei leporatzeko aukerarik. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Ustezko eraso matxistak salatu zituzten eguenean Galdakaon

2022-03-26
Indarkeria matxistaBINKE / 2022ko martxoa Ustezko eraso matxistak salatu zituzten eguenean Galdakaon ARGAZKIA: GeuriaTESTUA: Erredakzioa Galdakaon azken aldian «euren belarrietara iritsitako» ustezko eraso matxista batzuk salatu zituen herriko hainbat eragilek, Hego Uribeko Geuria komunikabidearen arabera. Horiek gaitzesteko manifestazioa deitu dute datorren zapaturako. Pasa den eguenean «azken aldian gure belarrietara eraso mota ezberdinak» heldu direla salatu zuen mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, Geuria komunikabidearen arabera, «eta eraso guztiek erroan indarkeria matxista» dutela gaineratu. «Emandako erasoen artean, entzuteaz nazkatuta gauden emakumeonganako indarkeria kasuak ere» eman direla baieztatu omen zuten manifestu horren irakurleek, aipatutako komunikabidearen arabera. Baina gainera, «emakumeen kontrako indarkeriaz gain,

Parte-hartze prozesuak errazteko plataforma digital berria aurkeztu du Udalak

2022-03-24
AdministrazioaBINKE / 2022ko martxoa Parte-hartze prozesuak errazteko plataforma digital berria aurkeztu du Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Datorren urteko aurrekontu parte-hartzaileak martxan direla jakinarazteko prentsaurrekoa, plataforma berri bat aurkezteko baliatu du gaur Galdakaoko Udalak, eta aurrekontuetan proposamenak egiteko prozesuan aldaketak egin dituztela azaldu ere. Aurreko Udal Gobernuak hasitako bideari eutsi dio egungo Udalak Galdakaon, eta urteroko aurrekontu osoaren milioi bateko partida zertara bideratu herritarrek erabakitzea gura du beste urte batez. Horrela, 2023ko aurrekontuetako zati hori non inbertitu eta zelan herritarrek proposatu ahal izango dute apirilaren 4tik 22ra bitarte. Prozesu hau bideratzeko herritarren arteko talde-eragilea otsailean osatu zen eta

Galdakao 7,8 puntukoa da eta Udala 6,8koa, herritarren ustez

2022-03-23
IkerketaBINKE / 2022ko martxoa Galdakao 7,8 puntukoa da eta Udala 6,8koa, herritarren ustez TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Maps Aztiker ikerketa taldeak urte hasieran inkesta egin zuen, 18 urtetik gorako 400 herritarren artean, udalerriaren, Udal Gobernuaren eta beste hainbat esparruren inguruko iritzia jasotzeko: bataz beste, 7,8ko asebetetze maila dute galdakoztarrek Galdakaoren inguruan. Deskargatu txosten osoa hemen. Galdakaoko Udalak «herritarren asebetetze maila ezagutu eta sentitzen dabezan behar nagusien barri izateko» inkesta egiteko eskatu zion Aztiker Soziologia Ikerguneari. Horrela ba, urte honetako urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitarte telefono bidezko galderak egin dizkie ikerketa talde honek 400 pertsonari. Horien emaitzak gaur argitaratu dituzte.

Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak

2022-03-23
ObrakBINKE / 2022ko martxoa Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Earth Ganekogorta kaleko lanak bideratuta, Lapurdiko lanei ekingo die Galdakaoko Udalak gaur bertan. Espaloiak handitu egingo dira eta argiteria hobetu, besteak beste. Urtarrilaren 31n, Galdakaoko Udalak Ganekogorta eta Lapurdi kaleetan espaloiak handitzen, argiteria hobetzen eta beste hainbat lan hasiko zituela argitaratu genuen. Ganekogorta kalerarekin hasi ziren, eta behin kale horretako lanak bideratuta, Lapurdi kalekoak hasiko dira gaur. Lan hauen helburua «galdakoztarren bizi kalitatea hobetzea» da, Udalaren esanetan, kale hauek «oinezkoentzako atsegin eta erosoago» bihurtzea, alegia. Horrela ba, gaur eguaztena —martxoak

Boikota sufritu izana salatu du Ganguren Mendi Taldeak

2022-03-22
PolemikaBINKE / 2022ko martxoa Boikota sufritu izana salatu du Ganguren Mendi Taldeak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ganguren Mendi Taldea Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak udalerriko zenbait mendi-tontorretan jarritako plakek boikota sufritu izana salatu dute. Plaka hauek, Binkek jasotako argazkietan ikus daitekenaren arabera, Arteta auzoan jarritakoak dira. Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeak, bere 75. urteurrenaz baliatuz, 2020ko otsailan udalerriko mendietan plaka informatiboak jarri zituen, tontor bakoitzaren izena eta altuera ageri direla. Plaka horietan, aldiz, elkartearen logoa ere ageri da, eta Arteta auzo usansolotarreko plaketan irudi hori ezabatu izana salatu du mendi taldeak. Artetagana (340 m.) eta Antzuloaga (San Anton Txikerra izenez ezaguna, 317

ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

2022-03-22
Pentsiodunak MartxanBINKE / 2022ko martxoa Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformak 50 hilabete bete zituen atzo asteleheneroko protestan, eta atzoko manifestazioa euren aldarrikapenei erantzun ez dieten banketxeetara joateko baliatu zuten. Bertan izan zen Julio Legarretaetxebarria Binkeko argazkilaria; hemen zenbait argazki! Urtarrilean lau urte bete zituen Pentsiodunak Martxan plataformak. Geroztik, euri zein eguzki, hotz zein bero, Kurtzeko plazako kioskoaren bueltan elkartzen dira astelehenero. Horrela, 50 hilabete bete zituzten atzo protestan, martxoaren 21ean. Plataforma honen aldarrikapenen artean, pentsioak 1.080€ko gutxieneko kopurura igotzea da. Azken aldian, ordea, beste aldarrikapen batek ere hartu

Mikel Crespo: «Goizero itzartzen naiz zein zorionekoa naizen pentsatzen»

2022-03-22
Mikel Crespo, Deportivo Alaveseko entrenatzaileaBINKE / 2022ko martxoa «Klubak emakumeen futbolagatik egiten duen apustua irmoa eta serioa da» Mikel Crespo Aguilar1991, Galdakao Zuzenbidean ikasketak egin arren, futbola izan du beti pasio, eta gaztetatik ibili da Mikel Crespo kirol honen bueltan, baita ikasketei dagokionez ere: UEFA Pro futboleko goi-mailako kirol-teknikari ikasketak egin zituen eta entrenamendu-metodologiako zuzendaritza ere, Espainiako Futbol Federazioaren bitartez. Deportivo Alaves Gloriosas taldeko entrenatzailea da gaur. ARGAZKIAK: Gotzon AlmarazTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Lanbide Futbol Eskolatik eta Lemoako Harrobi taldetik igaro ostean Deportivo Alaves klubean dabil buru-belarri Mikel Crespo entrenatzailea. Ez edozelango lanetan gainera, emakumezkoen lehenengo taldea entrenatzeko ardura baitu

«Arrakastak feminismoa hil du», Ainara G. Goitiandia

2022-03-22
Zokoratutako berbakAinara García GoitiandiaBINKE / 2022ko martxoa Arrakastak feminismoa hil du Mugimendu feministaren arrakasta eta geroko erasoaldien fruituak pairatzen doguz gaur. Ultraeskuinaren gorakadak eta matxismoaren inguruko negazionismoak ez dau batere lagundu. 78ko Erregimen honetan eroso, gaur egungo gizon aske, tolerante eta aliatuek euren abantailak babesten dabez. 15-29 urte bitarteko mutil gazteek indarkeria matxista feminismoaren asmaketa dala pentsatzen dabe. Gurean, pasadan urtean, 62 emakumek bizkartzaina eroan eben eta 4.800 gehiagok beste mota ezbardinetako babes poliziala jaso behar izan eben, indarkeria matxistaren biktimen desfilea. Inauteri hauetan Barakaldon lau gizon gaztek neskato bat erasotu eben etxerako bidean. Datu hauek, emakumeen gai soil hauek

«Ekinokzioaz»

2022-03-22
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko martxoa Euskal lexikoaren arabera, badirudi euskal urte zaharrak, urtaro bi bakarrik eukazala: uda eta negu. Baina Kristo aurreko 46ko kalendario Julianoak lau urtaro: solstizio bi, ekinokzio bi eta hamabi hilabetetan banatu ebanez urtea, euskaldunok, uda, hirukoiztu egin genduan: udabarri, uda eta udagoien edo udazken jarriaz eta hilabeteak geurera egokituz. Solstizioak, bagil eta abenduaren 21ean dira, eta ekinokzioak, marti eta iralaren 21ean ordu batzuk arean gora behera. Ekinokziotariko bat marti edo martxokoa da. Nondik datorren eta zer esan gura dauan ekinokzio berbeak? Ba, aiko. Ekinokzio, berba konposatua da eta latinetik hartu dogu. Latinean: aequus = bardin,

Erroldarik gabeko galdakoztar ikusezinak

2022-03-22
ElkarlaguntzanBINKE / 2022ko martxoa Erroldarik gabeko galdakoztar ikusezinak TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua Galdakaoko ostendutako errealitatea aztertuz gero, herrikide migratu askoren errealitate gordina ikusiko genuke, eta horixe kontatu gura dugu Etxebizitza Sindikatutik. Galdakaoko erdiguneko kaleetatik pasiatzen bagara, herri oparo eta arazorik gabeko bat ikusiko dugu. Baina bista zolituz gero, bazterretan ostendutako errealitatea ikusiko genuke. Bazter hauetan topatu genezakena gure herri honetan, jende migratu eta arrazializatu askok jasaten duten errealitatea da. Orain: zein da aipatutako errealitate hori? Herritartasunaren ukapena. Herritartasunak norbanakoei dagozkien berezko oinarrizko eskubideak —osasungintza, hezkuntza, etab…— bermatzeko ezinbesteko baldintza da; hau da, gure jendartean gizatasuna bermatzeko ezinbesteko kondizioa.
1 51 52 53 54 55 122

situs togel

situs toto