Korrika apirilaren 1ean Galdakaotik eta 6an Usansolotik igaroko da
EuskaraBINKE / 2022ko urtarrila Korrika apirilaren 1ean Galdakaotik eta 6an Usansolotik igaroko da TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Amurriotik Donostiara martxoaren 31tik apirilaren 10era antolatuko den 22. Korrikaren ibilbidea iragarri berri du AEK-k. Galdakaon eta Usansolon galapan noiz, nondik nora eta zein ordutan egingo dugun jakin nahi? Korrikaren antolatzaile den AEK-k jakinarazi berri du Euskal Herri osoa euskararen alde galapan zeharkatzen duen ekimenaren ibilbidea. Galdakaotik apirilaren 1ean pasako da eta Usansolotik berriz bost egun beranduago: apirilaren 6an. Amurrion hasiko du bere ibilbidea 22. Korrikak, iaz ospatzekoa zenak baina denok jakina den egoeragatik atzeratu zenak. Arratsaldean, 16:30ean, ekingo dio ibilbideari