Garazi Navas: «Akordeoiagaz sinbiosi moduko bat lortu gurako neuke»
Garazi Navas, soinulariaBINKE / 2022ko urtarrila «Lanbidez akordeoilaria zarala esaten dozunean… Uffa jendearen erreakzioa!» Garazi Navas Mundiñano1995, Galdakao Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, akordeoi espezialitatean musikako goi-mailako ikasketak egindakoa da Navas usansolotarra. Horrekin, Musikenen bertan Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko espezializazio-ikastaroa egin zuen eta Musika Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen masterra. Gaur egun zuzenekoetako musikari dabil, akordeoi irakasle eta Arratiako Koruko zuzendari. ARGAZKIAK: Julio LegarretaetxebarriaTESTUA: Jon Gomez Garai Edonork ezin du esan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari aritu denik. Edo Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso duenik. Edo funtsean, musikari izatetik bizi denik. Edo bai, esan dezake, baina ez 27 urteak bete barik dituen pertsona batetik