Zuriñe García Michelin izarrak Andra Mari jatetxea utziko du
SukaldaritzaBINKE / 2021eko abendua Zuriñe García Michelin izarrak Andra Mari jatetxea utziko du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Elena Arzakekin batera Michelin izarra duen euskal emakume bakarrak, Zuriñe García sukaldari galdakoztarrak, Andra Mari jatetxea utziko du. Berarekin hitz egin du Binkek, bere joatearen arrazoia ezagutzeko, eta baita Andra Mariko jabearekin ere, ondorengo sukaldari burua nor izango den ezagutzeko. Galdakaoko Ostalaritza Eskolan ikasi eta herri bereko Andra Mari jatetxean 20 urte egin dituen Michelin izarrak, Zuriñe García galdakoztarrak, tarte baterako atsedena hartuko du herriko jatetxea utzita. Andra Mari, Aretxondo eta Aizian jatetxeen «Gure sukalkintza» gastronomia blogak eman zuen berria atzo,