Javi Bravo: «Kirolari ahaztuak gara arbitroak, baina gu ere kirolariak gara»
Javi Bravo, saskibaloi-epaileaBINKE / 2021eko abendua «Epaileak ere asko gozatzen du harmailak jendez lepo ikusita» Javi Bravo Loroño1980, Galdakao Administrazio eta Finantzako Goi Mailako teknikaria da Javi, eta horretan ari da lanean egun. Baina bere aurpegirik ezagunena ekarri dugu Binkeren azalera, saskibaloi munduan denek ezagutzen dutelako epaile lanetan. Eta 1993tik daraman jardun horretan arbitratu ditu Bravok saskibaloiko norgehiagoka oso garrantzitsuak, Espainiako Erreginaren eta Printzipe Kopetako hainbat partidu edo ACBko igoera-finalak kasu. ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Fama gogorra du kantxan, eta behar bada halakoa izatea ere bada bere lana. Baina gizon isila, atsegina eta irribarretsua da Javi Bravo galdakoztarra, saskibaloi