Javier Bilbao galdakoztarra, AEBtako «Pioneer in Energy Research» saridun
AintzatespenaBINKE / 2022ko urtarrila Javier Bilbao galdakoztarra, AEBtako «Pioneer in Energy Research» saridun TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Jorge Navarro AEBetako American Chemical Society elkarte zientifiko ezagunak energiaren ikerketaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten ikertzaileak saritzen ditu urtero. Aurten Javier Bilbao Elorriaga galdakoztar kimikaria izan da saridunetako bat. New Yorkeko unibertsitatean 1978. urtean sortu zen eta egoitza gaur egun ere AEBtan duen American Chemical Society elkarte zientifiko bat da. Elkarte honek argitaratzen duen «Energy & Fuels» aldizkari ospetsuak «Pioneer in Energy Research» (PIER) sariak ematen ditu urtero. Sari hauek energiaren ikerketaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten ikertzaileak saritzea du xede. Bada,