Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu dute
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Eguaztenean Ibaizabal ibaian hilik agertu zen adingabekoaren atzean nor eta zergatik zegoen prentsaurrean argitu dute gaur Elkarlaguntza Sareak eta Arratiako Harrera Sareak. Horrekin batera, Aldundiari erantzukizuna eskatu eta Mohamed El-bachir gaztea omentzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako. Hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren zortzi argazki. Pasa den zapatuan, urtarrilak 22, data horren aurreko eguaztenean Ertzaintzak Ibaizabal ibaian adingabeko baten gorpua aurkitu izana argitaratu genuen komunikabide askok. Hildako adinez txikiko hori Mohamed El-bachir zen, 17 urteko gaztea. Ordea, komunikabideetan «gure herriko gazte baten desagerpen