Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere
Indarkeria Matxistaren Aurkako EgunaBINKE / 2021eko azaroa Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere TESTUA: ErredakzioaARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Atzo, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, ehunka lagun irten ziren Galdakaon eta Usansolon «sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean autodefentsa feminista» aldarrikatzera. Hementxe batu ditugu Binkeko argazkilari Aitzol Zamalloak Galdakaoko manifestazioan hartutako zenbait argazki. Azaroaren 25ean, urtero, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzeko beharrean dago oraindik gure jendartea, eta aurten ere kaleak betetzeko deialdia egin zuen Euskal Herriko mugimendu feministak. Galdakao eta Usansolo ez ziren gutxiagorako izan eta Kurtzetik zein Unkinatik manifestazioak antolatu zituzten herrietako talde feministek. «Sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean, autodefentsa feminista» aldarrikatu