«Alboan duzun hori», Julen Gabiria
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko azaroa Alboan duzun hori Amaitzear den urte honek utzi dizkigun albisteen artean, bada bat herri gisa izugarri —edo beldurgarri, gauza bera baita— ondo erretratatzen gaituena: apirilean bueltatu da bere jaioterrira Joseba Sarrionandia, bizialdi oso baten ostean. Iurretako gazte batek 22 urterekin zapaldu zuen herria azken aldiz, eta 63 urteko gizon bat itzuli da, orduko hura ez den beste pertsona bat, orduko hura ez den beste Iurreta batera. Sarriren begien barruan gelatxo bat balego, gustura eseriko nintzateke hango sofa batean, eta handik kontenplatu zeri begira geratu ote zen bera, 41 urteren ondorengo itzuleran; zerk eman