«Klima antzezlana», Laura Sierra
IritziaLaura Sierra DiazBINKE / 2021eko azaroa Klima antzezlana Munduko ehunka agintari, enpresari, zientzialari… elkartu dira Glasgowen klima aldaketaren aurkako ekintza globalari buruz eztabaidatu, eta adostasun estrategiko batera heltzeko. Helburua: gure planetan ematen ari den tenperaturaren igoera 1,5°Ctik ez pasatzea. Asko izan dira bertan hartutako konpromisoak, metano igorpenak %30 murriztea 2030erako, ikatzaren erabilpena jaistea, klima aldaketari aurre egiteko dirulaguntzak areagotzea etab. Baina, guzti hau txalotu behar dugu? Klima aldaketan aditu diren aztertzaileek ikusi dute herrialde guztiek hartutako konpromisoak beteta ere oso zaila izango dela 1,5°Cko muga hori ez gainditzea. Argi geratu da beraz, Klimaren Gailur honetan hartutako erabaki eta konpromisoen anbizio