Borja Artime: «Gu 1 Formularen harrobia garela esatera ausartuko nintzateke»
Borja Artime, Formula Student-eko ingeniariaBINKE / 2021eko urria «Gure lana zuzenean inspiratuta dago 1 Formulako ekipo profesionaletan» Borja Guillermo Diez Artime1998, Galdakao Gandasegi ikastetxetik Colegio Vizcayara egin zuen salto Borja Artime izenez deitzen duten galdakoztarrak. Hortik EHUra egin zuen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Industria Elektronikoaren eta Automatikoaren gradua egiteko. Bertan ikasketa-espediente onenaren IDOM saria irabazi zuen Artimek, eta behin amaituta hasi zuen Kontrol, Automatizazio eta Robotikako masterra, gaur egun burutzen ari dena Formula Student-eko parte izatearekin batera. ARGAZKIAK: Jabi RojoTESTUA: Jon Gomez Garai Kontraste polita da, ziztu bizian joango diren ibilgailuen atzean nolako pertsona lasai eta isilak dauden ikustea. Baina beharrezko