Aitor Zelaia: «Autokonplazentzia handia daukagu hezkuntza sisteman»
Aitor Zelaia, irakasleaBINKE / 2021eko urria «Autokonplazentzia handia daukagu hezkuntza sisteman» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aitorren artxibokoa Hezkuntza sisteman aldaketak omen datoz. Aitor Zelaia galdakoztarra irakaskuntzan dabil 2015etik eta Filosofia eta Historia irakasle dabil. Berari galdetu dio Binkek hezkuntzan datozen aldaketen inguruan. Polemika piztu du Espainiako Gobernuak hezkuntzaren legean egin gura duen aldaketak. Aldaketetariko bat Filosofia irakasgaian dago, eta horren aitzakian Filosofiako irakasle den Aitor Zelaia (1990, Galdakao) ezagutu dugu. Zer ari da gertatzen espainiar estatuan hezkuntzarekin? Herrialdea demokrazian sartu zenetik zortzigarren Hezkuntza Legea planteatu zen 2020ko abenduan, Celaá-ren LOMLOE legea. Lehenago, 2006ko LOE legea moldatu zuen PPk 2013an Wert