Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteBIDEOA: Binke Eider Eibarren ilustrazio tailerra goizean, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren ipuin kontaketa musikatua arratsaldean eta Amak taldearen kontzertua iluntzean izan dira gaur Sormeneren osagai, Kurtzeko plazan kokatutako karpa ederrean. Goizeko 10:15etan hasi da ostiral honetako egitaraua. Eider Eibarrek ilustrazio tailerra eskaini die Galdakaoko hainbat ikasleri. Lehendabiziko uneak Eiderren eta umeen arteko hartu-emana izan dira. Bertan Eibar Galdakaoko ikurra den mozoiloa marrazten ibili da. Izan ere, umeek eman dizkioten ideiak erreferentziatzat hartuz mozoilo ezberdinak marrazten joan da, hiru mozoilo marraztu dituelarik. Tailerraren bigarren partea,