Jon Gomez Garai

Kingsley Chukwudi: «Familia atzean utzi behar izana zaila egin zitzaidan»

2021-09-24
Kingsley Chukwudi, Nigeriatik etorriaBINKE / 2021eko iraila «Familia atzean utzi behar izana zaila egin zitzaidan» Kingsley Chukwudi Benin Cityn jaio zen (1976, Nigeria). Duela 15 urte jaioterria atzean utzi eta Europatik zehar aukera berriak bilatzen hasi zen. Familiarekin egonkortzeko helburua zela medio Euskal Herrira etorri zen duela pare bat urte eta gurean bizi da geroztik.  Noiz heldu zinen Galdakaora eta zergatik? Hasiera batean Nigeriatik Holandara joan nintzen, geroago Austriara, geroago Valentzian egon nintzen bizitzen eta azkenik Euskal Herrira etorri nintzen. Europan bizitzea oso zaila egin zitzaidan hasieran atzerritarrentzat bertan bizitzeko behar diren dokumentuak lortzea oso zaila delako. Hori dela eta

Sukhak: «Santa Kurtzak baino, San Ferminak ospatu dira aurten»

2021-09-24
Sukhak kuadrila @sukhak_BINKE / 2021eko iraila «Santa Kurtzak baino, San Ferminak ospatu dira aurten» GALDERAK: Kuples kuadrila @kupless_ Zergatik «Sukhak» izena? Izen misteriotsu bat aukeratzea nahiago genuen, gure familiek aingerutxoak izaten jarraitzen garela pentsa dezaten. Beraz, gure izenaren aukerak zentzua gal ez dezan, sekretua mantentzea adostu dugu. Zein da beste kuadrilengandik bereizten zaituzten ezaugarri nagusiena? Tabernan eskatzera nor joango den adosteko ordu erdi ematen badugu, nola jarriko gara ados gai garrantzitsuen inguruan? Hala eta guztiz ere, oso trebeak gara gure arteko desberdintasunak jasaten eta, horregatik ez gara inoiz haserretzen. Hori izango litzateke gure ezaugarririk gustukoena eta gehien harrotzen gaituena. Zuen

GOTx elektrotxaranga: «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan»

2021-09-24
GOTx elektrotxarangaBINKE / 2021eko iraila «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Elektrotxaranga berria eta herriko lehenengoa sortu dute Galdakaon: GOTx! Kultur Plazako gazte sortzaileen kontzertuetan eskaini zuen taldeak bere lehenengo saioa, eta lerroartean taldearen lehen elkarrizketa. Duela hilabete inguru eman zuen GOTx elektrotxangak bere sorreraren berri, sare sozialen bidez. Bertako kideetako zenbait askotan ikusi ditugu taula gainean herrian. Primizian elkartu da Binke haiekin, hauxe baita modu formalean egin duten lehen elkarrizketa. Lehenik eta behin, zergatik GOTx? Egia esan, hasieran ez genduan jakin taldeari ze izen jarri, hainbat aukera ezberdin eukin genduzan baina pare

«Pribilegioak suntsitu», Ander Chamizo

2021-09-23
IritziaAnder Chamizo MendikoteBINKE / 2021eko iraila Pribilegioak suntsitu Hainbat dira eskubide sozialen alde borrokatzen dutenak. Berdintasunaren ideiaren bidea, luzea dela dirudi eta nolabait, ia guztiok barneratu dugu ideia horren beharra. Baina bide honetan, eskubide urraketen jatorria pribilegioetan dagoela ahaztu dugu, gizon zuri aberatsek dituzten pribilegioetan. Eskubideen karta magna idatzi zuten berdinek, hain zuzen, pribilegioz beteriko ongizate baten bila. Gakoa ez dago eskubideen eskaeran, pribilegioen suntsipenean baizik. Ez dira guztientzako etxebizitzak egongo gutxi batzuek hamarnaka dituztenean. Ez da genero berdintasunik egongo gizonak ahaldunagoak sentitzen garen bitartean. Ez da eskubiderik bermatuko pribilegioak pilatzen diren gizarte batean. Gizon zuri heterook eskaera gutxiago egin

«Erlearen ziztada», Antton Irusta

2021-09-23
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2021eko iraila Erlearen ziztada Mariren ipuintxo batekin natorkizu, gaur, Binkeko irakurle kutuna. Ba al dakizu erleek ziztatzen bazaituzte hil egiten direla? Bada istorio polit bat horretaz: «Aspaldi-aspaldi, berarekin ziren animalia guztiei begira zegoen Jainkosa Mari. Animalia bakoitzak bere itxura eta trebetasunak zituen, zeini bere beharretara egokituak. Jainkosa Marik esan zien: — Bakoitzari jite desberdina eman dizuet, neronek hala nahi izan dudalako, zuetako bakoitza berean ondo bizi dadin. Hala ere, dohain bat eman nahi diot bakoitzari. Beraz, dohain bereziren bat nahi duenak hala eska dezala, eta eman egingo zaio. Ikaragarrizko iskanbila sortu zen animalien artean. Halako batean,

«Zer lotzen diogun euskarari», Gotzon Barandiaran

2021-09-23
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2021eko iraila Zer lotzen diogun euskarari Inposatutakoa, derrigorrezkoa, astuna, aspergarria, arautua, zurruna. Hezkuntza arautuan ikasten ari diren gure herrikide askok euskararen erabilerari zein euskarazko kultur ekoizpenen kontsumoari buruzko azterketa eta inkesta berrienetan errepikatzen dituzten adjektiboak ditugu. Noiz eta Euskal Herriko osoko era guztietako auzitegietatik euskararen aurkako oldarraldia pairatzen ari garen sasoiotan. Zubiren bat erori zaigu, hariren bat moztu digute, katebegiren bat herdoiltzen utzi dugu. Laster beteko da urtea Irene Arraratsek Ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara hitzaldian esandako hauetatik: «Guretzat euskaraz ikasten duen edonor euskaldun bilakatzen da, eta berdin zaizkigu zirkustantziak». Bat nator Arraratsen baieztapenarekin

«San Migelak»

2021-09-23
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko iraila Irailaren 29an San Migelak ospatzen doguz. Plurala darabilgu, izan be, lehenagotik, jai eguna bera ospatzeaz gain, jai bigarrena be ospatu izan da auzune mailan eta hurrengo domekan jai errepetiziñoa. Hortik ba, San Migelak. San Migel eta Luzifer goiaingeruak ziran. San Migelen lema «nor jainkoa lakoa» zan eta Luziferrena «nor ni lakoa» harrokeriak jota. Harrezkero, San Migel zeru altuan geratu zan eta Luzifer deabrua inpernuan. Miguel izena hebreerazko «mi-ka-´el»-etik dator eta mundu guztian zabaldu da. Euskeraz, Mikel. Bizkaian, abesti polit bat be badaukagu jai honen inguruan: «Aita San Migel Iurretako zeru altuko loria…». «Loria» dala-eta,

Azaroaren 27an jokatuko da Galdakaon Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrea

2021-09-22
BertsolaritzaBINKE / 2021eko iraila Azaroaren 27an jokatuko da Galdakaon Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrea TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Bertsozale Elkartea Binkek bere sare sozialen bidez aurreratu zuen berria: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetariko bat Galdakaon jokatuko da. Hala ere, orduan ez zuen aldizkari honek jakin noiz eta zein tokitan antolatuko zen bertso-saioa. Publiko egin da dagoeneko eta hemen batu dugu informazio guztia, baita ziur nortzuk arituko diren ere. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren edizio berriak urriaren 3arekin hasiko du bere ibilbidea Durangon, eta Bilbon amaituko du abenduaren 18an, 17:00etatik aurrera Miribillako Bilbao Arenan. Final handiaren aurretik, baina, edozein txapelketatan ohikoak diren kanporaketak eta finalaurrekoak

Erletxe industrialdea hobetzeko akordioa sinatu dute Udalak eta enpresen elkarteak

2021-09-22
EkonomiaBINKE / 2021eko iraila Erletxe industrialdea hobetzeko akordioa sinatu dute Udalak eta enpresen elkarteak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Galdakaoko Udalak eta Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkarteak Bizkaiko poligonorik handiena hobetzeko eta mantentzeko akordioa sinatu dute, baita lan horien jarraipena egiteko batzordea osatzea adostu ere. Bizkaiko industrialderik handiena da Erletxekoa. Zehazki, 142 enpresa daude bertan. Ordea, «orain arte poligonoa utzita» egon dela esan dute Javier Ibarretxe Sustapen Ekonomikorako zinegotziak eta Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. Horregatik, eta iazko martxoan Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkartea (EIEE) sortu zela baliatuz, beste urrats bat eman eta eraikita dauden azpiegiturak hobetu eta mantentzeko lanetan indar egitea

Herri-basoen lehenengo kudeaketa planari ekiteko diagnosia egin du Galdakaok

2021-09-16
IngurumenaBINKE / 2021eko iraila Herri-basoen lehenengo kudeaketa planari ekiteko diagnosia egin du Galdakaok TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Erabilera publikoko bederatzi herri-baso ditu Galdakaoko Udalak. Hauen lehenengo kudeaketa planari ekin gura dio erakundeak; baina lehenago bederatzi eremuak ezagutzeko diagnosia eskatu dio Udalak Gorka Menendez etnobotanikan doktorea den galdakoztarrari. Bederatzi herri-baso ditu Galdakaoko Udalak bere jabetzan, udalerriaren eremu osoaren %20 inguru —504 hektarea—. Berez Bizkaiko Foru Aldundia da, 1991. urtetik, erabilera publikoko mendi, landa eta baso guztien kudeaketaren arduraduna, baina eremu horretatik bederatzi hauen jabetza Udalarena da: Azpuru-Ergoien. Santa Marina-Ganguren. Uraburu. Askarri-Padrola. Artola-Txispamendi. Burutoetzagana. Seata —Bedian—. Upo-Lekubaso. Arrialtadua. Bederatzi herri-baso

Ibaizabal ingurua berreskuratzea erabaki dute herritarrek

2021-09-08
Aurrekontu parte-hartzaileakBINKE / 2021eko iraila Ibaizabal ingurua berreskuratzea erabaki dute herritarrek TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Ibaizabal ingurua berreskuratzea, bai komunikazio-bide gisa, bai erabilera ludiko eta turistikorako» proiektua da 2022ko aurrekontu parte-hartzaileetan 645 herritarren %65ak aukeratu duena. Bozketa eta proiektu honen nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur Olaia Parra eta Maite Arandia zinegotziek eta Unai Amezaga udal-teknikariak. Aurrekontu parte-hartzaileen ekimenez, uztailaren 25ean amaitu zen 12 proposamen zehatzen artean herritarrek bozkatzeko aukera. Epea pasata, balorazioa egin eta aukerarik bozkatuena zein den azaldu dute prentsaurrean Olaia Parra Parte Hartzerako zinegotziak, Maite Arandia Ogasun zinegotziak eta Unai Amezaga Parte Hartzerako teknikariak gaur, asteazkena.

Kultur Plazak doako 61 ekitaldi eskainiko ditu irailaren 8tik 26ra, Galdakaon

2021-09-02
KulturaBINKE / 2021eko iraila Kultur Plazak doako 61 ekitaldi eskainiko ditu irailaren 8tik 26ra, Galdakaon Bigarrenez antolatu du Galdakaoko Udalak, Jai Batzordearen laguntzaz, Kultur Plaza ekimena. Aurtengoa irailaren 8tik 26ra izango da, doako 61 ikuskizunekin. Egitaraua hemen deskargatu dezakezu. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Pandemiaren gaitzak eraginda, Galdakaok ez ditu bigarrenez Santakurtzak ospatuko. Horren ordez Kultur Plaza antolatuko du Udalak Jai Batzordeko kideen eta kuadrilen laguntzaz, irailaren 8tik 26ra bitarte. Guztira mota guztietako 61 ekitaldi antolatuko direla azaldu dute gaur Iñigo Hernando alkateak, Amets Iturbe Jaietako zinegotziak, Aiora Azagirre kultur progamatzaileak eta Jai Batzordeko kide Angel Ezkurrak. Ekitaldi guztiak
1 70 71 72 73 74 122

situs togel

situs toto