BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›GOTx elektrotxaranga: «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan»

GOTx elektrotxaranga: «Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan»

Binke
2021-09-24
1337
0

GOTx elektrotxaranga
BINKE / 2021eko iraila

«Hasi barri, proposamenak ez doguz falta izan»

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa

Elektrotxaranga berria eta herriko lehenengoa sortu dute Galdakaon: GOTx! Kultur Plazako gazte sortzaileen kontzertuetan eskaini zuen taldeak bere lehenengo saioa, eta lerroartean taldearen lehen elkarrizketa.

Duela hilabete inguru eman zuen GOTx elektrotxangak bere sorreraren berri, sare sozialen bidez. Bertako kideetako zenbait askotan ikusi ditugu taula gainean herrian. Primizian elkartu da Binke haiekin, hauxe baita modu formalean egin duten lehen elkarrizketa.

Lehenik eta behin, zergatik GOTx? Egia esan, hasieran ez genduan jakin taldeari ze izen jarri, hainbat aukera ezberdin eukin genduzan baina pare bategaz lotu gintzezan, gehien konbentzitzen euskuenekaz. Bi aukera hauetako bat GOTx zan, kuadrilako izenaren omenez —GameOfTxosnes = GOTx—. Azken finean, kuadrila erdia txarangan gagoz eta beste erdia, nahiz eta musika taldean ez egon, horren parte sentiarazteko asmoz urten zan ideia, eta bide batez, beti izan dogun babesa eta laguntza eskertzeko, GOTx deitzea erabaki genduan.

Aitzindariak zarete Galdakaon, lehendabiziko elektrotxaranga. Nondik dator ideia? Urteak eroan dauz Akabu taldeko Kristianek bueltak emoten elektrotxaranga baten inguruan… eta erraz konbentzitu ebazan Akabuko Eneko eta Sertu proiektuaren parte izateko. Handik denboratxo batera, juerga tartean egoala, kuadrilan zabaldu eben ideia eta beste bi kide batu ziran —Ainhoa eta Garatz—. Holan ba, 2020ko udan entseguekaz topera hasi ginan eta beste hiru kide fitxatuta —Yasin, Xabi eta Iñaki— taldea osatu genduan.

Taldeko lau kidek Akabu taldean jotzen duzue. Eta besteok, zer? Danok ibili izan gara txikitatik musikaren bueltan, gehiago edo gutxiago baina beti murgilduta: bai talde, musika eskola, lagunarte edo halako beste hainbatetan. Elektrotxaranga sortzeko aukera egon zanean, pentsatu barik proiektuan sartu ginan burubelarri, eta pozik!

Zelan ikusten duzue herriko musika eszena? Talde asko gagoz Galdakon… Adibide bat jartzeko, guk entseguak egiten doguzan tokian, hamar bat talde gagoz astero orduak eta orduak sartzen. Egia da Galdakon musika talde nahikotxo dagozala baina honeei oihartzun gehiago emotea ezinbestekoa da, herriko musika zein kultura babestu egin behar dogulako, ez daiten desagertu!

Ba al duzue esku artean saiorik? Proposamenak ez doguz faltan izan, egia esan, baina tamalez ezetza emon behar izan deutsiegu. Oraindik goiz da, lan handia dago elektrotxaranga baten atzean eta denbora behar dogu, gauzak ondo eta patxadaz egin gura doguzalako. Zizpako lagunek, Gazte Sortzaileen gunean joteko gonbitea luzatu euskuen eta kontzertu laburra izango zanez, onartu egin genduan, elektrotxarangako aurkezpen kontzertutxo gisa eta batez be geu be publikoaren aurrean lotsa galtzen joateko…

Zein etorkizun ikusten diozue GOTx-i? Ilusio handiz, gauza politak egiten gabilz. Geure artean oso ondo moldatzen gara eta hori talde batean funtsezkoa da. Ensaioetan ederto gabiltza eta gure arteko «rollo» on hori igarri egiten da. Espero dogu 2022ari begira, Gazte Egunak hasiko diranean, guztiz prest egotea eta bira potentetxu bat egitea Euskal Herrian zehar; danok gonbidatuta zagozie! Juergetan ikusiko dogu alkar!

Jarraitu GOTx sareetan!
Instagram: @gotxelektrotxaranga
Facebook: Game of Txaranga – Elektrotxaranga

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Pribilegioak suntsitu», Ander Chamizo

Hurrengo albistea

Sukhak: «Santa Kurtzak baino, San Ferminak ospatu ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Arkaitz Estiballes: «Zoritxarrez haurren aisialdia gurasoek programatzen dabe»

    2017-12-15
    Binke
  • Ostike!

    Antrotarrak: «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Laura Moya: «Boluntarioek ukitzen dutena garbitu behar dute ostean»

    2020-03-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Miren Hernando: «Egin barik gelditu jatana oraintxe egin dot: lekukoa emon»

    2020-01-01
    Binke
  • Ostike!

    Jaikiriki: «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»

    2020-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Maribel Jairo: «Lehenengo positiboaren gela garbitzen ibili nintzen»

    2020-03-21
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...